Welcome to the Jungle

moon 1456151655693 Moon | 2008-06-05 18:21

Argi blogean El Canto del Loco taldearen kontzertu bati buruzko artikulu bat irakurri dut eta aspaldi betetako amets harekin gogoratu naiz. Orain dela hiru urte, lagun bat eta biok Bilbora joan ginen Axl Rosek emango zuen kontzertua ikusteko. Iritsi zen horrenbeste itxarondako eguna. Ordu bat zain egon ginen, zutik, nekatuta, jende artean izerditan. Baina oihanera gonbidatzen gintuen oihua iritsi zen. (Welcome to the Jungle abestiarekin hasi zen kontzertua) Hiru ordu iraun zuen eta bertan egon ginen, kantuan, pozik. Beste aukera baten zain nago orain ere.