Welcome to the Jungle
Argi blogean El Canto del Loco taldearen kontzertu bati buruzko artikulu
bat irakurri dut eta aspaldi betetako amets harekin gogoratu naiz. Orain dela
hiru urte, lagun bat eta biok Bilbora joan ginen Axl Rosek emango zuen
kontzertua ikusteko. Iritsi zen horrenbeste itxarondako eguna.
Ordu bat zain egon ginen, zutik, nekatuta, jende artean izerditan. Baina oihanera
gonbidatzen gintuen oihua iritsi zen. (Welcome to the Jungle abestiarekin hasi
zen kontzertua)
Hiru ordu iraun zuen eta bertan egon ginen, kantuan, pozik. Beste aukera baten zain nago orain ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: