Kategoria: azaroak25
Lana sexuaren arabera banaturik dagoenez gero, emakumeok diskriminazio hori pairatu behar dugu, eta harekin batera agertzen diren indarkeria adierazpenak ere bai. Gertakari horiek, dena dela, sarriago eta gordinago agertzen dira egoerarik larrienetan bizi diren emakumeengan. Gaur egungo krisiak are ageriago utzi du lehenagotik gainbehera zetorren sistema ekonomiko eta eredu sozialaren porrota. Emakumeoi krisiak ondorio larriagoak dakarzkigu, eta ondorio horien artean indarkeria sexista areagotzea aipatu behar dugu. Ekonomiaren eta finantzen krisi honetan, emakumeok pairatzen genituen ber...