Web 2.0 garaian gaude eta honek, komunikazioaren esparruan aldaketak ekarri ditu. Askok jadanik eskuko ordenagailua daukagu eta etorkizunean mugikorrak bezain erabilia izango dela diote. Hau dela eta, fakultateetan gero eta ugariagoak dira. Klasean erabiltzen ditugu guk; eskuko ordenagailu guztiak daude piztuta. Apunteak hartzeko erabiltzen dituzte askok, ariketak egiten ditugu haiekin (plataforman eskegita daude) kontsultak egiteko baliabide onena eta azkarrena dira eta abar. Hau, alde ona da baina azkenaldian, honekin zenbat galdu eta zenbat irabazten dugun hausnartzen saiatu naiz. Jakin...


Wifi????

moon 1456151655693 Moon | 2008-06-05 18:43

Sustatun irakurritako artikulu batean Wifiren inguruan kezkak sortu direla ohartu nintzen. Izan ere, ikastetxeetan arazoak ekartzen ditu ikasleen interneterako sarrera hain eskura edukitzeak. Beno, nire iritzitan unibertsitatean egonda, bakoitzak bere kabuz pentsa dezake. Nahiko helduak izan beharko ginateke ikasi nahi dugun ala ez jakiteko. Klasera joaten bazara, irakaslearengan arreta jarriko duzula suposatzen da. Internet erabili nahi baduzu ordea, etxean geratzea gomendatzen dut. Lasaiago aurkituko baitzara eta ez dizu inork errietarik egingo!


Wifiarekin bueltaka

zabaldu 1456153813162 Zabaldu | 2008-06-02 14:05

Berriki blogean esaten duten arira , bat nator Wifiren erabilera klaseetan arriskutsua dela eta kasu askotan ikasleen arreta galtzen dela. Baina Internetaren beharra klaseetan oinarrizkoa da, bereziki IKO ikasketak egiten ari garenontzat, hori izango baita komunikazioen etorkizuna ez bada jadanik.   Beraz irtenbide bat irakasleak wifia itzaltzeko aukera edukitzea izango litzateke eta berak uste duen unean piztu dezala, honela ikasleen arreta irabaziko du, ez baitute beste ezer edukiko distraitzeko. Edo orain arte bezala jarraitu dezakegu eta nahi duenak klasea jarraitu dezala, jende...


Geroz eta fakultate gehiagotan ari dira jartzen Wifia; baina ekarri ditu, honek ere, hainbat arazo edo eztabaida. Batzuek diote egokia (edo baliagarria) dela, klaseko ariketak, lanak, egiteko, informazioa eskura baituzu; baina zer gertatzen da jokatzen nahiz lagunekin komunikatzen aritzen diren ikasleekin? Unibertsitatera joaterako helduak gara, Nortasun Agiri Nazionalaren arabera bai behintzat, eta leku bakoitzean behar den jarrera izaten jakin beharko genukeela suposatzen da; baina, zorionez edo zoritxarrez, errealitatean ez da hori gertatzen. Klasean Wifia jartzeak izango lituzkee...


wifi

1
zerrat 1456153963084 zerrat | 2008-05-29 18:19

Zertarako ordenagailuak klaseetan? Zertarako Wifia? Galdera hauen erantzuna oso errazada. Alde batetik klaseko egoeran zentratua, besterik gabe, ez du ezertarako balio, jendea distraitua egoteko baizik. Jendea bere artean komunikatuak egoteko eta ezer ez egiteko. Ikasleen ikuspuntutik, klasean egon zaitezke ala ez, hori da abantaila. Klasean egon zaitezke baina beste gauza batzuetan distraitua. Zure mundura ibili dezakezu. Baina gauza horrelakoa da, teknologia  berriak ez ditugu behar ikasleek klasetako gauzak apuntatzeko. Badaukagu kuadernoa eta boligrafoa. Gainera, aspertua bazaude m...


Iritzi asko irakurri ditut wifi ikasgelan konektatua izatearen inguruan baina argi dago iritzi kontrajarriak daudela honen inguruan. Alde batetik, irakasle gehienak Wifiaren kontra agertzen dira, eta aldiz ikasle gehienak Wifiaren alde.   Gainera, ni ere ikaslea naiz eta ez da ikasleen gehiengoak esaten duenaren alde jotzearren, baina nik ez diot alde txarrik bilatzen klasean Wifia edukitzeari.   Irakasle gehienek honakoa diote: "Ez dakigu nola erakarri ikaslea gure esplikazioetara, pantailara begira egoten dira eta". Nire iritziz, ikasteko gogoa duen ikasleak, kasu egingo du, Wi...


Pasa den astean eztabaida sortu zen klasean. Wifi-a gora eta behera, klasean erabili edo ez erabili, pipak gatz edo gatzik gabe... betiko eztabaida. Muina zera da: klasean portatila erabiltzea gomendagarria da? eta erabiliz gero interneteko konexioaz baliatzea morala ote da? Esan nahi dut, irakasleak klasea ematen duen bitartean internetera sartzeko tentazioa hor dago, baina... irakasleak klasea interesgarria egiten badu, ez du zertan ezta?   Eztabaida berdintsua izan zen sakelako telefonoak atera zirenean; Klasean itzalita, soinurik gabe, edo nola?   Azken finean ikasle...


WI-FI ZONE

argi 1456131013480 Argi | 2008-05-22 16:34

 Wi-fia: Aurrerapena edo atzera pausoa? Sustatun wi-fiari buruzko artikulua irakurri ondoren hainbat galdera etorri zaizkit burura. Horietako bat, titulura igo dudana. Baina klasean Wi-firen bitartez konektaturik egoteak ondorioak dakartza, onak zein txarrak. Irakaslea ezin du kontrolatu ikasleen arreta. Baina hauek dudarik badute, berehala erantzuna bilatzeko aukera dute. Baina hau ez al da irakaslearen ardura eta zeregina? Ez al ditu berak erantzun behar kezka guztiak?  Hala ere, badira internetarekin burua galtzen dutenak, eta klaseari ez diotenak kasurik egiten. Konponbi...


Ona ala txarra ote Wifi ikasgelan edukitzea?Hainbat iritzi irakurri ditut artikulu hau idazten hasi baino lehen, eta denetarik ikus eta entzun daiteke. Irakasle gehienak Wifiaren kontra agertzen dira, eta ikasle gehienak berriz, alde.Ni ere ikaslea naiz, eta beste ikasle asko bezala, alde jarriko naiz. Niri ez zait gaizki iruditzen Wifia ikasgelan edukitzea. Irakasle gehienen argumentua honakoa da: "Ez dakigu nola erakarri ikaslea gure esplikazioetara, pantailara begira egoten dira eta".Nik hauei esango nieke arrazoi oso dutela. Baina ikasteko gogoa duen ikasleak, kasu egingo du, Wifia aurr...


Gaurko artikuluaren izenburua Berriki blogan egiten diren galdera bat da. Ikus-entzunezko edota kazetaritza ikasketetan ordenagailuen, eta nola ez, internetaren erabilera sustatzen ari dira.Baina klasean Wifiren bitartez konektaturik egoteak ondorioak dakartza, onak zein txarrak. Ikasleek informazioa momentuan bila dezakete, eta dudak azkartasun osoz argitu. Hala ere, badira internetarekin burua galtzen dutenak, eta klaseari ez diote kasurik egiten, MSNarekin eta beste aplikazioa batzuekin pasatzen dute denbora. Hemendik luzatzen dudan irtenbidea hau da: irakasleak Wifia momentuan konektatz...


Wifi klasean bai edo ez? Nire ustetan arazoa ez da ikasleek maisuarekiko arreta galdu dezaketela zerbitzu hau dela medio, bestela ere nahiko galdua badaukate ( badaukagu) kasu askotan. Irakaskuntza sistema alienantea da, eta alienanteago bihurtu nahi digute Bologna prozesuaren bitartez, beraz gisa honetako eztabaidek ez gaituzte akatsen ernamuinera eramaten, detaileetara baizik. Pertsonak berez dauka gauza berriak ikasteko nahia, baina irakaskuntza prozesua ez bada ongi kudeatzen, hartzailea aspertu eta denbora aurrezteari uzten dio. Gure unibertsitatean, adibidez, maila altuko profesion...


     Pasa den astean, sustatu.com web orrian planteatzen zen galdera baten inguruan eztabaidatzen aritu ginen klasean: Wifi bidez konektaturik klasean: bai ala ez?                                    Noski baietz! Internet klasean edukitzea ez du zertan eragin behar ikaslearen arretan. Hala ere, batzuetan internet izatea tentagarria da ikasleontzat eta sarritan sarean zehar ibiltzen gara irakasleari kasu egin ...


Sustatu.com –en argitaratutako artikulu batean, unibertsitateko ikasgeletan ikasleek interneta erabiltzea egokia den edo ez eztabaida jartzen da mahai gainean. Ikasle eta irakasleek eman dute beren ikuspuntua gai honen inguruan eta iritzi arras ezberdinak daudela argi ikusten da. Batzuk guztiz kontra agertzen dira geletan bakoitza bere ordenagailuarekin funtzionatzera, arreta oztopatu besterik ez duelako egiten; eta beste batzuk aldiz, izugarrizko garapen edo aurrerapena dela diote, eta aukera hori aprobetxatu beharra dagoela. Nire ustez, ikasgai batzuetan ordenagailua aurrean izatea ...


   Argi dago Wifi zerbitzua azken aldian izan ditugun aurrerapenetatik onenetarikoa izan dela. Orain dela urte batzuk ordenagailu bat izatea oso zaila zen, luxu bat, eta orain edonork dauka ordenagailu pertsonal bat. Hala ere, gaur egun, kaleko edozein lekutan sar zaitezke internetera eta munduko beste alde bateko lagun batekin berba egin.   Azkenaldian sortu den eztabaida zera da, klasean Wifi zerbitzua erabiltzea edo izatea ondo dagoen edo ez. Nire ustez, eta ikus-entzunezkoen ikaslea banaiz ere, ez litzateke oso ondo egongo klasean Wifi zerbitzua erabiltzea. Normalean irak...


  CD honek honako abesti hauek ditu: - Around the world - Parallel Universe - Scar Tissue - Otherside - Get on top - Californication - Easily - Porcelain - Emit Remmus - I Like Dirt - This Velvet Glove - Savior - Purple Stain - Right on time - Road trippin' Neretzat abestirik onenak Around the world , Scar Tissue, Otherside, Californication bera, Road Trippin'. 1999an John Frusciante (gitarrista) taldera bueltatu zen eta CD hau atera zuten, bere estiloa guztiz aldatuz. 15 milioi kopia saldu ditu eta Scar Tissue kantak Grammy bat jaso zuen. Hemen dugu Dani Californiaren ...


Wifi-aren iraultza

4
maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-03-15 22:37

Orain dela hilabete batzuk erosi nuen WIFI router bat nire Euskaltel-eko konexioari ezartzeko; oso ezaguna det Linksys WRT54GL delakoa (Fon-ekin konpatiblea dena hain zuzen).Egia esan banuen Euskaltel-ekin hitzegiteko aukera eta hauen Wifi router bat erosteko baina aukera hau garestiagoa zen eta gainera enteratu nintzan gehienez bi konexio batera uzten dituztela eta ematen duten router-a erosi nuena baino askoz eskaxagoa da. Linksys-ak Linux sistema eragilea barnean instalatzea uzten du eta aukera ematen du VoIP zentralita bat (Asterisk) jartzeko dei guztiak interneten bidez bideratuaraztek...


Azken iruzkinak