Wifia ikasgelan

itziirizar 1456148084225 primaderako liliak... | 2008-06-01 12:36
1

wifi

Geroz eta fakultate gehiagotan ari dira jartzen Wifia; baina ekarri ditu, honek ere, hainbat arazo edo eztabaida. Batzuek diote egokia (edo baliagarria) dela, klaseko ariketak, lanak, egiteko, informazioa eskura baituzu; baina zer gertatzen da jokatzen nahiz lagunekin komunikatzen aritzen diren ikasleekin?

Unibertsitatera joaterako helduak gara, Nortasun Agiri Nazionalaren arabera bai behintzat, eta leku bakoitzean behar den jarrera izaten jakin beharko genukeela suposatzen da; baina, zorionez edo zoritxarrez, errealitatean ez da hori gertatzen.

Klasean Wifia jartzeak izango lituzkeen ondorioetako batzuk, beraz, ikasleak Internet bezalako informazio-iturri bat aprobetxatzea, edota irakasleari jaramonik egin ez eta bere kasa ibiltzea fotolog, blog edo youtuben denbora-pasa ibiltzea lirateke. Klasean irakasleak emandako argibide edo azalpenak  eta lanak egiteko denbora aprobetxatzea norberaren esku dago; bakoitzak jakingo du zer egin. Horregatik esango dut ikasgelan  Wifia ipintzea oso egokia iruditzen zaidala; erabilera desegokia dela ikasle batzuen aldetik? Beraientzat kalte. Baina ez dezatela esan ez dutela irakaslearen azalpena ulertu, behar ez den bezala ibili badira.

Superandoni

Superandoni 2008-06-01 12:52 #1

Guk unibertsitatean wifia daukagu kanpus osoan. Klase teorikoak jasotzean ordea, ez da inor ere ez ibiltzen nabigatzen, portatilarekin edo dena delakoan, nire ustez errespetu falta izango litzatekena. Interneten ibiltzea nahi duenak klase ordutan, ez dadila gelan agertu! Klase praktikoetan, ordenagailuetan, batzuk (ni barne) ibiltzen gara gure kasa. Esan duzun bezala, nagusitxoak gara.<br>


Utzi iruzkina: