kaka nahasten inora ez iristeko

butiklan 1456131826619 Butiklan | 2008-05-20 19:32

Wifi klasean bai edo ez?

Nire ustetan arazoa ez da ikasleek maisuarekiko arreta galdu dezaketela zerbitzu hau dela medio, bestela ere nahiko galdua badaukate ( badaukagu) kasu askotan.

Irakaskuntza sistema alienantea da, eta alienanteago bihurtu nahi digute Bologna prozesuaren bitartez, beraz gisa honetako eztabaidek ez gaituzte akatsen ernamuinera eramaten, detaileetara baizik. Pertsonak berez dauka gauza berriak ikasteko nahia, baina irakaskuntza prozesua ez bada ongi kudeatzen, hartzailea aspertu eta denbora aurrezteari uzten dio.

Gure unibertsitatean, adibidez, maila altuko profesionalak dauzkagu maisu, eta haietako asko oso onak dira klaseak produktiboak egiten, jendea animatzen eta edukiak azaltzen; beste batzuk, aldiz, langile paregabeak izango dira bere ogibidean, baina ez dakite tutik ere irakasteari dagokionez, eta klase aspergarri, pisu eta alienanteak egiten dituzte, ikaslea nazkatuz: eta zerbaiti nazka hartzen diogunean, oso zaila da errekuperazio prozesu bat gauzatzea.

Jar ditzatela Wifia, zine pantailak, masajeak ematen dituzten larruzko eserlekuakā€¦ Irakaslea ona bada gaia interesgarria bihurtuko du, eta hori horrela izanez gero, daukagun arreta guztia zuzenduko dugu beregain.

Konpondu arazoa sustraitik, ez pasa urteak eta urteak hostoak apaintzen.

Ezkerrak dioen moduan, has gaitezen ipuina idazten ala amaia ematen, edo ez goaz inora.





bebito-aburrido Osasuna, askatasuna eta maitasuna




p.d. gaur Polisarioren 35.urteurrena. JO TA KE!


           


Utzi iruzkina: