Kategoria: klasean
Batxilergoko ikasleak blogak sortzen hasi dira, Bertan isladatuko dituzte landu diren edukiak eta, batez ere, sortu dituzten materialak, euskarazko wikipedian sortutako artikuluak adibidez. Ikusi nahi badituzue, hemen dituzue JON URKIJO eta AINHIZE SAGARDUI-ren blogak.
Sustatu.com-en klasean Wifia izatearen inguruko eztabaidak sortu ziren denetariko iritziak partekatuz. Egia esan, ez dut iritzia guztiz garbi. Batetik, oso erabilgarria ikusten dut Wifia edonon dagoelako, bizkorra eta erosoa delako zerbait edozein momentutan interneten bilatzeko. Erreminta ederra da klasean zehar zalantzaren bat izanez gero, kontsulta berehala egiteko. Baina bestetik, asko errazten ditu lanak baina hau irakasleak ere egin dezake ikasleak egin beharrean. Ikasleak/ikasleok internet-a eskura izan da tentazioa sartu eta klasetik desbideratzen gara, inguruko ikaskideak edo...
Wifi klasean bai edo ez? Nire ustetan arazoa ez da ikasleek maisuarekiko arreta galdu dezaketela zerbitzu hau dela medio, bestela ere nahiko galdua badaukate ( badaukagu) kasu askotan. Irakaskuntza sistema alienantea da, eta alienanteago bihurtu nahi digute Bologna prozesuaren bitartez, beraz gisa honetako eztabaidek ez gaituzte akatsen ernamuinera eramaten, detaileetara baizik. Pertsonak berez dauka gauza berriak ikasteko nahia, baina irakaskuntza prozesua ez bada ongi kudeatzen, hartzailea aspertu eta denbora aurrezteari uzten dio. Gure unibertsitatean, adibidez, maila altuko profesion...
Sustatu.com –en argitaratutako artikulu batean, unibertsitateko ikasgeletan ikasleek interneta erabiltzea egokia den edo ez eztabaida jartzen da mahai gainean. Ikasle eta irakasleek eman dute beren ikuspuntua gai honen inguruan eta iritzi arras ezberdinak daudela argi ikusten da. Batzuk guztiz kontra agertzen dira geletan bakoitza bere ordenagailuarekin funtzionatzera, arreta oztopatu besterik ez duelako egiten; eta beste batzuk aldiz, izugarrizko garapen edo aurrerapena dela diote, eta aukera hori aprobetxatu beharra dagoela. Nire ustez, ikasgai batzuetan ordenagailua aurrean izatea ...