Sustatu.com –en argitaratutako artikulu batean, unibertsitateko ikasgeletan
ikasleek interneta erabiltzea egokia den edo ez eztabaida jartzen da mahai
gainean. Ikasle eta irakasleek eman dute beren ikuspuntua gai honen inguruan eta
iritzi arras ezberdinak daudela argi ikusten da. Batzuk guztiz kontra agertzen
dira geletan bakoitza bere ordenagailuarekin funtzionatzera, arreta oztopatu
besterik ez duelako egiten; eta beste batzuk aldiz, izugarrizko garapen edo
aurrerapena dela diote, eta aukera hori aprobetxatu beharra dagoela.
Nire ustez, ikasgai batzuetan ordenagailua
aurrean izatea galbidea izango litzateke. Nire kasuan behintzat, irakaslearen “txapa”
entzun ordez interneten murgildurik egongo nintzatekeelako, beste mundu batean
alegia. Baina ikasgai batzuetarako beharrezkoa dela ikusten dut hala nola
teknologia berriekin lotutako ikasgaietan adibidez. Eta beste ikasgai askotan
berriz, oso lagungarria ikusten dut aurrean ordenagailuarekin funtzionatu ahal
izatea. Bertan apunteak hartu, edozein duda izan ez gero sarean bilatu etab. egin
daitezkeelako.
Gainera, hainbat jendek esan duen moduan,
internetik ez zegoenean ere marrazkitxoak egiten entretenitu izan gara, beraz aprobetxagarriagoa
izan daiteke irakasleari kasorik egiteko asmorik ez badugu internetetik gauzak
jaitsi, blogak eratu, ligatu, argazki muntaiak etab. egitea ezta?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: