Kategoria: sustatu
Aspalditxo Sustatun ezer idatzi barik... eta hau argitaratu dut gaur: Aurten ere banatu ditu Improbable Research Institutek IgNobel Sariak, lehendabizi barre eragin eta gero pentsarazten dizuten zientzia sari sonatuak. Medikuntza: Opera entzutearen eragina aztertzeagatik, baldin eta ebakuntza bat egin badizute eta sagua bazara, Masateru Uchiyama, Xiangyuan Jin, Qi Zhang, Toshihito Hirai, Atsushi Amano eta Hisashi Bashuda Masanoriy Niimi-ri. «Auditory stimulation of opera music induced prolongation of murine cardiac allograft survival and maintained generati...
Ikus ezazue egitasmoak euskal herri mailan duen eraginkortasuna, poztekoa ezta?!Mintzapraktika egitasmoak, masa-fenomeno berria?
Oraingoan bai. Iazkoak azkenean ez zuen aurrera egin baina aurtengo honek berme guztiak ditu eta egungo hedabideen panorama iraultzera dator. Urtarriletik aurrera aldizkari berria kioskoetan: Papereko Sustatu. Argitalpen potoloa atera da, baina hemen doazkizue, aurrerapen bezala, azala eta aurkibidearen hiru orrialdeak. (Gainean klik handiago ikusteko) Azala: Aurkibidea 1: Aurkibidea 2: Aurkibidea 3:
Petra Elserrek artikulu interesgarria plazaratu du aste honetan sustatun. Euskaldunon bizi-mailaz eta abar mintzatzen zen artikulua.Interesgarria da gai honi oratzea. Berak esaten zuenaren arabera euskal hiztunen elkartea ekonomikoki aberatsa da eta ikasketa mailan ondo prestatua. Gainera, euskal elite berri-berria dugu, aurrekoarekin zerikusirik ez duena: laikoa, sexuen parekotasunean orekatua, ipar-mendebaldeko balioetan hezia (Manhattanera edo Berlinera begiratzen duena, Madrilera baino gehiago), eleanitza eta nazioartean esperientziaduna, hainbat master eta tituluren jabea, eta e...
Petra Elserrek artikulu interesgarria plazaratu du aste honetan sustatun. Euskaldunon bizi-mailaz eta abar mintzatzen zen artikulua.Interesgarria da gai honi oratzea. Berak esaten zuenaren arabera euskal hiztunen elkartea ekonomikoki aberatsa da eta ikasketa mailan ondo prestatua. Gainera, euskal elite berri-berria dugu, aurrekoarekin zerikusirik ez duena: laikoa, sexuen parekotasunean orekatua, ipar-mendebaldeko balioetan hezia (Manhattanera edo Berlinera begiratzen duena, Madrilera baino gehiago), eleanitza eta nazioartean esperientziaduna, hainbat master eta tituluren jabea, eta e...
Mintzakide egitasmoaAspaldikoa da Iruñerrian hasi eta Tafallara hedatu den Mintzakide egitasmoa. Euskararen erabilera sustatzea du helburu proiektu honek (beste askok bezala) eta haur zein gazte zein helduei zuzendutakoa da. Nik proiektuaren berri ematera animatu nahi zaituztet, zuen ikasle, lagun eta auzokideen artean zabaltzera.Benetan interesgarria, informazio guztia Mintzakiden.
Ba bai; jarraituko dugu Peter-en printzipioan sakontzen... Ez, orain benetan, inoiz sentitu banaiz Interneten zerbaiten partaide, hori Sustatu izan da. Euskarazko Interneten erreferentzia izan da, da eta izango da. Zer esango dizuet nik zuek jada ez dakizuena. Beraz, ohore eta ilusio handiz hartu nuen Sustatuko gurú buru Luistxo Fernandezen gonbitea kolaborazionista moduan hasteko. Ohorea blogero-globero apal hau izen -eta izan- handiko kolaboratzaileen artean egongo delako ere. Nire egitekoa, nahikoa ganorabakoa, bestalde, -nori berea- WTF!?, Wueno, tira, faborez! motako berrien ingu...
Lagun maiteok:Buf, buf, buf! Lanean baino estresatuago oporretan, eta ez bakarrik oraintxe bertan aspiradora (*) pasatzen nabilelako izerdi patsetan. Sustatu CS-ko kronika ere idazteko alpertuta, oportuta... Beste batzuek idatzi dute neuk egin nezakeen baino hobeto: Sustatuko Luistxo eta Josu Mendi-so-cutek, Ibanek bertatik, Leirek eta nire idoloak ere bai (piropo eta guzti, gainera).Aurten baina, ez zaituztet bakarrik lagako oporretan. Bihartik aurrera eta egun guzti guzti guztietan (teknikak ez badu hutsik egiten, behintzat) esaera apokrifo bat izango duzue irakurgai. Marketin apur ...
Hori zioen Eusko Jaurlaritzak aurreko udaran abiatu zuen publizitate kanpainak. Gazteen artean euskara bultzatzea zen Kultura Sailaren xedea. Eta horretarako iragarki ikusgarria sortu zuten; euskañolez. Miren Azkarate andereño txit agurgarriak zuzentzen duen sailak ez du ordea pixka bat es mucho teknika beti erabiltzen; negozioa, negozioa da. Dohainik dena sustatu, ordaindu ahal denagatik kobratu. Hala ere, horrelako kanpainak ugaritzean gizarteak era askotan ulertu dezake eta Software librearen garaian beste batzuk Hizkuntza libreen alde egongo gara. Hori dela eta, Jakintza ikastolako ...
Sustatu euskerazko portalean, zazpi urte eta gero, erabilpen estatistiketan lehenengo aldiz orain gailendu da bai Firefox nabigatzailearen erabilpena, baita euskara hizkuntza bezala nabigatzaileen konfigurazioak egiteko orduan. Sustatuk, bere orrian jarri du berria. Bertan, grafikoen bitartez azaltzen digute operazioa. Euren esanetan, euskaldun askok gaztelaniazko konfigurazioarekin nabigatzen dute, eta horrela ikusten dute portaleko portada. Euskararen presentzia, nabigatzaile libre baten eskutik dator, Firefox kasu hontan. Momentu hauetan, nagusi dira euskarazko kon...
Sustatu.com-en klasean Wifia izatearen inguruko eztabaidak sortu ziren denetariko iritziak partekatuz. Egia esan, ez dut iritzia guztiz garbi. Batetik, oso erabilgarria ikusten dut Wifia edonon dagoelako, bizkorra eta erosoa delako zerbait edozein momentutan interneten bilatzeko. Erreminta ederra da klasean zehar zalantzaren bat izanez gero, kontsulta berehala egiteko. Baina bestetik, asko errazten ditu lanak baina hau irakasleak ere egin dezake ikasleak egin beharrean. Ikasleak/ikasleok internet-a eskura izan da tentazioa sartu eta klasetik desbideratzen gara, inguruko ikaskideak edo...
Beste egunean WEB 2.0. ikasgaiaren ikasleok sustatun wifiaz hitz egiten zuen artikulu bat irakurri genuen. Honek, klasean Wifiaren bitartez konektatuta egotearen ondorioak azaltzen zituen. Egia esanda, interneten ibiltzea eta bakarrik ikasleak agintzen dituen orrietan sartzea gauza oso zaila da. Sarean bakoitzak bere "mundu txikitxoa" dauka. Alde batetik, messengerra dago eta bertan norberaren lagunak eta ezagunak. Klasean zauden bitartean erabiltzea ez da gomendagarria honekin arreta galtzea oso zaila delako. Bestetik, tuentia eta berriz ere bakoitzaren lagunak eta ezagunak daude bertan. ...
Pasa den astean, sustatu.com web orrian planteatzen zen galdera baten inguruan eztabaidatzen aritu ginen klasean: Wifi bidez konektaturik klasean: bai ala ez? Noski baietz! Internet klasean edukitzea ez du zertan eragin behar ikaslearen arretan. Hala ere, batzuetan internet izatea tentagarria da ikasleontzat eta sarritan sarean zehar ibiltzen gara irakasleari kasu egin ...
Sustatu.com –en argitaratutako artikulu batean, unibertsitateko ikasgeletan ikasleek interneta erabiltzea egokia den edo ez eztabaida jartzen da mahai gainean. Ikasle eta irakasleek eman dute beren ikuspuntua gai honen inguruan eta iritzi arras ezberdinak daudela argi ikusten da. Batzuk guztiz kontra agertzen dira geletan bakoitza bere ordenagailuarekin funtzionatzera, arreta oztopatu besterik ez duelako egiten; eta beste batzuk aldiz, izugarrizko garapen edo aurrerapena dela diote, eta aukera hori aprobetxatu beharra dagoela. Nire ustez, ikasgai batzuetan ordenagailua aurrean izatea ...
Hona hemen sustatu.com en aukeratutako blogak; eta horien gaineko nire iritzia: www.blogak.com/euskarazoak Hauxe da aukeratu dudan lehenengo bloga; diseinuari dagokionez, bazter urdina du, eta testua dagoen tokiaren fondoa zuria da; Euskarazoak du titulua. Eskuman goiko aldean egilearen argazki eta komentarioa ageri da. Beherago estekak atala dago; guztiak euskaldunak dira; adb: sustatu.com, euskojaurlaritza... beherago jaso dituen azken erantzunak daude, eta azkenik blogaren edukia dago. Testuari dagokionez, gai desberdinak jorratzen ditu eta egileak horien gainean, ber...
Azken bolada honetan bizpairu blogetan idazten ari naiz. Lehen bloga, kuadrilako lagunen artean egiten dugu, “El Blog de la Cuadrilla” hain zuzen ere. Hortxe gure kuadrillako lagunek idazten dute edozein gaiari buruz. Bigarrenak nire lanari buruz hitz egiten du, eta beno harrera ona eduki du blogosferan, edo hori pentsatzen dut behintzat, nahiz eta leku txiki batetik idatzita egon. Pentsa esazue antenari buruz berba egiten ari naizela blog horretan eta batezere gure inguruko arazoak azaltzen, halere jende askok irakurtzen du jartzen dudana, horrela diote estatistikek eta. A bai “El Blo...
Sustatu Sustatu izan zen jaio zen euskarazko lehen bloga. 2001ean martxan ipini zutenetik ezagutu ditu gorabehera batzuk, baina euskararen mundutxoan gertatzen denaren berri jasotzeko erreferentzia izaten jarraitzen du, ezbairik gabe. Mahai jokoan Imanol Murua Uria kazetariaren bloga da mahai jokoan. Berria egunkariak 2005. urtearen bere kolaboratzaile eta kazetarien artean blogintza lantzen hasi zenean sortu zen. Beste kolaboratzaile-bloglari batzuen artean daude ere Anjel Lertxundi edo Eneko Bidegain. Imanol Muruarena politikari buruzko da eta besteak bezala paperean kabitzen ez zaizkion...
Duela hilabete, gutxi gorabehera, Luistxo Fernandez izan genuen gure unibertsitatean, HUHEZIn. Eibartarra da baina Donostian bizi da eta nahiz eta Codesyntax enpresaren jabe, hainbat programen sortzaile izan da. Argian, Euskaldunon Egunakarian eta Arrasate Press-en egin du lan, berez kazetaria baita. Baina hainbat adiskiderekin batera Aurki, Sustatu eta Tagzania sortu ditu. Guregana Tagzaniari buruzko hitzaldi bat ematera etorri zen eta egia esan oso interesgarria izan zen. Programa honetan Google maps-ek eskaintzen dituen mapak ikus ditzakegu. Honela, norbaitek bidaiaren bat egin nahi bad...
Atzo izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen eguna, orain gutxi izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen afaria, ez dela denbora asko pasa Luistxo Fernandez HUHEZIra etorri zenetik... Lehen lau-hilekoa bukatzear eta artxiboari begiratu bat eman ondoren, oporrak artikulu baten falta sumatu dut. Idatzia nuela, ziur nengoen, baina ez, Youtubeko kurrikulum-ei buruz idatzi aurretik, abenduak 20ko hitzaldiaren kronika idatzi beharra daukat. Inoiz ez dela berandu diote... Luistxo Fernandez eibartarra da eta ber...
Iban Arantzabalek HUHEZIn egon zen azaroaren 8an. Goienkaria eta sustaturen sorreran parte hartu zuen.Editore lanari buruz hitz egin ondoren Internetek dituen abantailei buruz hitz egin zuen. Klasean dugun blog hau izateaz aparte, beste blog bat sortzeko animatu gintuen eta hauei buruz oso ondo hitz egin zigun. Azkenean firefox software librea erabiltzea ere gomendatu zigun eta hor hasi ginen eztabaidan zein zen hobea: firefox edo Internet explorer.Horretaz aparte berriz ere Internet oraindik deskubritzear daukagula konturatu nintzen eta hau egiteko aukera bakarra sarea arakatzea da.
Abenduaren 20an Luistxo Fernandezek hitzaldi bat eman zuen Huhezin Web 2.0 munduari buruz.Kazetari honek Aurki.com eta Sustatu.com orrien sortzailea izateaz aparte, beste web orri oso interesgarri bat sortu du Josu Azpigallagaren laguntzaz: Tagzania programa. Programa honek bidaiak egitea gustoko baduzu oso aproposa da mapak eskaintzen dituelako eta bisitatuko dituzun (edo jadanik bisitatu dituzun) lekuak markatzeko aukera ematen dizulako.Orri interesgarria iruditu zait, Tagzania bisitatzea pena merezi duela uste dut, gainera hizkuntza askotan itzulita dago, euskara barne.
iPod berri bat daukat. Orain arte, nire MP3 zintrinarekin ibiltzen nintzen bueltaka; autobusean, ordenagailuan, paseo luzeetan edo sukaldean. 256 MB, ez dago gaizki ez baina nire alperkeriarekin bateraezina da MB kopuru hau. Barruan daramatzan abestiak azken aldiz aldatu nizkionetik pasa dira… ba lau bat hilabete agian. Sexty Sexersen debuta, Ben Harperren “Both Sides of the Gun”, Geroh-ren diskografia osoa eta Soundgardenen “Superunknown” diska ahaztezina. Behin eta berriz entzun ditut azken lau hilabetehotan eta egia esan, azkenerako pereza eta guzti eman dit bi pinganillo apurtu horiek b...
The Indezents bloga izan da Sustaturen V. Urteurrena dela eta antolatutako lehiaketan garaile, Sustatuk duela ordu eta erdi jakinarazi duenez. 2 hilabete baino ez ditu blog honek eta dagoeneko euskal blogosferan ezagun egin da.Azaroaren 21ean argitaratutako "Erlijioarekin jarraituz, Petxuga Jainkoa" artikulua izan da, hain zuzen, lehiaketan garaile suertatu den testua. Lehenago ere, testu hau Euskadi Irratian erreferentziatu zuten. Partehartzaile ugariren artean gailendu da blog hau. Garaileak 80 megako iPod bat eskuratu du.Zorionik beroena "indezent" moduan sinatzen duen Mikel Alvarez bea...
3 mezu aurkeztu ditut Sustatuk bere V. urteurrena dela eta antolatutako sariketara:Txeloaren melodiapean Zutik Litrada Partehartzaile zerrenda luzea lortu dute. Eibartarrak Zerrendako batzuk, tartean. Eta baita nire bi ikaskidek beste tipo batekin duten blogeko mezu hau.Biharko jaian emango da aditzera zein izan den irabazlea, eta parte hartu, irabazi ez baina jaira joaten diren blogarien artean ere sariak zozketatuko dituzte. Zorte on guztiei!
Iban Aranzabal Goienako zuzendariaren hitzaldi bat izan genuen lehengo egunean. Sustatu eta Goienari buruz hitz egitera etorri zen bera. Gaur egun, telebista, irrati eta prentsa idatzian ez bezala, interneten edozein izan daitekela editore esan zigun. Blogen bitartez, adibidez. Edozeinek eduki dezake blog bat, bere ideiak, iritziak, edo okurritzen zaion edozer munduari aditzera eramateko. Guk geuk, eskolakoaz gain, beste blog propio bat sortzera animatu zigun Ibanek. Microsoften aurkako kanpaina ere egin zuen Huheziko ordenagailuetan Internet Explorer erabiltzen zela konturatu...