Luistxo Fernandez

No profile photo ...zein da zein... | 2007-01-14 14:32

Abenduaren 20an Luistxo Fernandezek hitzaldi bat eman zuen Huhezin Web 2.0 munduari buruz.
Kazetari honek Aurki.com eta Sustatu.com orrien sortzailea izateaz aparte, beste web orri oso interesgarri bat sortu du Josu Azpigallagaren laguntzaz: Tagzania programa.
Programa honek bidaiak egitea gustoko baduzu oso aproposa da mapak eskaintzen dituelako eta bisitatuko dituzun (edo jadanik bisitatu dituzun) lekuak markatzeko aukera ematen dizulako.
Orri interesgarria iruditu zait, Tagzania bisitatzea pena merezi duela uste dut, gainera hizkuntza askotan itzulita dago, euskara barne.


Utzi iruzkina: