Kategoria: luistxo
Aspaldi jada, Luistxo Fernandez etorri zitzaigun itzaldi bat ematera. Egia esan ez zitzaidan oso interesgarria egin berak esandakoa, zeren eta ni ez naiz mapak erabiltzen dituen horretakoa. Egia da Tagzania edota google maps bezalako programak oso ongi daudela erabiltzen dituen jendearentzat. Bertan oporraldietako bidaia, bidea, ikusitako gauzen kokalekuak... beste pertsona batzuei lagun diezaieke beraien oporrak planeatzen, baina nire kasuan ez dudanez asko bidaiatzen eta are gutxiago lekuak nun dauden gogoratu... ez dut uste erabilgarria egin zaidanik. Joxek ere bere ikasgaiean, horrelako...
Abenduan, Gabonetako oporrak izan baino pare bat egun lehenago, Luistxo Fernandez Huhezi bisitatu zuen eta hitzaldi bat eman zigun. Eibartar honek CodeSyntax enpresen lan egiten du eta Web 2.0ko hainbat zerbitzuen aita baita ere. Esaterako: Aurki.com, Sustatu.com, Blogak.com... hitzaldian Tagzaniari buruz hitz egin zigun. Webgune hau lekuekin eta etiketekin dago egina eta zure gustuko tokiak edo mapak gorde ditzakezu. Google.maps-etan oinarrituta dago. Bertan sartu ondoren webgune interesgarria iruditu zait bai zuk egindako bidaiak gordetzeko balio duelako bai besteek egind...
Abenduan, Luistxo Fernandez eibartarra izan genuen gure artean. Honek Codesyntax enpresaren sortzailea da, eta baita Sustatu edota blogak.com webguneena ere. Luistxo Fernandezek euskarari web 2.0 munduaren barnean bere txokoa aurkitzen lagun dio, eta etorkizunari eta garapenari begira hainbat ekintza bideratu ditu.Baina, emandako hitzaldian batez ere bere proiektu berriari buruz hitz egin zigun, Tagzania. Honek google maps-etan oinarriturik dago; erabiltzaileek mapen bidez egindako: ibilbideak, bidaiak...adierazi dezakete, munduko mapa gida interaktibo baten antzera.
Luistxo Fernandez eibartarra HUHEZIn izan genuen hitzaldi bat ematen. Aurki eta Sustaturen sortzailea da eta Codesyntax izeneko enpresa baten jabe ere. Bere proiektu nagusietako bat Tagzaniaren sorrera izan zen. Tanzania, mapak jorratzen dituen web gunea da, zure etxea non dagoen ere ikusi dezakezu. Ez nintzen hitzaldian egon eta ez dakit oso ondo zein aspektu jorratu zituen Luistxok. Baina, Tagzanian saltseatzen ibili ondoren webgune interesgarria eta erabilgarria iruditu zaidala esan behar dut.
Gabonak baino lehen Luistxo Fernandez Eibartarra izan genuen Huhezin. Luistxok Eibarko enpresa batea egiten du lan, Codesyntaxen. Enpresa horretan softwarea eta interneteko estrategiak lantzen dituzte, erabiltzaileei ordenagailu bidezko lana ahalbidetzeko. Berak hainbeste erabiltzen ditugun webguneak sortu ditu. Adibidez blogak.com. bera. Baina ez da berak sortzen lagundu duen produktu bakarra. Bera sustatu.com-eko sortzailea da eta baita aurki.comekoa ere. Baina berak batez ere sortu berri duten webguneari buruz aritu zitzaigun, tagzaniari buruz. Tagzania google mapsak erabilt...
Luistxo Frernandez gabonak baino lehen gure unibertsitatean egon zen hitzadi bat ematen. Bertan lankide batzuekin Sustatu eta Aurki.com sortu zutela esan zigun. Hortaz aparte, Tagzaniaren sortzailea da eta hemen lekuak kokatzeko mapak dituzte. Beraz, Tagznia oso erabilgarria da ezgutzen ez dituzun lekuetako mapak hartzeko.
Duela hilabete, gutxi gorabehera, Luistxo Fernandez izan genuen gure unibertsitatean, HUHEZIn. Eibartarra da baina Donostian bizi da eta nahiz eta Codesyntax enpresaren jabe, hainbat programen sortzaile izan da. Argian, Euskaldunon Egunakarian eta Arrasate Press-en egin du lan, berez kazetaria baita. Baina hainbat adiskiderekin batera Aurki, Sustatu eta Tagzania sortu ditu. Guregana Tagzaniari buruzko hitzaldi bat ematera etorri zen eta egia esan oso interesgarria izan zen. Programa honetan Google maps-ek eskaintzen dituen mapak ikus ditzakegu. Honela, norbaitek bidaiaren bat egin nahi bad...
Gabonak baino lehen hotz ikaragarria egiten zuen arratsalde ilun batean Luistxo Fernandez Eibartarra izan genuen geure artean Huhezin. Luistxok (eta ez Luis) Eibarko behealdean, nire etxetik ez oso urruti, aurkitzen den enpresa batea egiten du lan, Codesyntaxen. Kazetaritza ikasi bazuen ere lan egiten duen enpresa horretan softwarea eta interneteko estrategiak lantzen dituzte, erabiltzaileei ordenagailu bidezko lana ahalbidetzeko. Berak gaur egun hainbeste erabiltzen ditugun webguneak sortu ditu. Esate baterako, orain momentuan zure eta nire arteko komunikazioa ahalbidetzen duen web...
LUISTXO FERNANDEZ Gabonak baino lehen Luistxo Fernandez eibartarrak, HUHEZIra etorri zen bere proiektuei buruzko zenbait gauza azaltzera. Alde batetik Aurki eta Sustatu beste lagun batzuekin sortu zuela kontatu zigun. Bestetik, Tagzaniaren sortzailea zela ere aipatu zigun, google-maps-eko mapetan oinarritutako mapez osatuta dagoena. Bertan, helbide postalak bilatu daitezke, bereizmen handiko mapak agertzen dira eta etiketen bidez jendeak gehien bisitatu dituen lekuak ikus ditzakegu. Ideia originala eta guztiz erabilgarria dela argi dago. Dudarik gabe esan daiteke badagoela oraind...
Orain dela hilabete inguru, Luistxo Fernandez eibartarra izan genuen HUHEZIn. Bera, Aurki eta Sustaturen sortzailea da. Codesyntax izeneko enpresa baten jabe ere bada. Baina hori gutxi balitz, Tagzania ere sortu du. Gaur egun, garrantzia asko hartzen dabiltza mapak. Baina ez paperezko mapak, horiek dagoeneko zaharkituta gelditu dira. Orain zure etxea non dagoen ere ikusi dezakegu Interneteko mapetan. Bide ezezagun batetatik joan behar baldin bazara, ez daukazu GPRSa hartu besterik, berak primeran gidatuko baitzaitu zuk joan nahi duzun tokiraino. Egia esateko, gauzak asko aldatzen ari dira.
Orain dela hilabete inguru luistxo fernandez izan genuen huhezin. Kazetari eibartar hau aurki.com eta sustatu.com-en sortzailea da, eta gaur egun codesyntax izeneko enpresa baten jabe da lagun batzuekin batera. Baina aipatutako web horri bi horiek sortzea ez da luistxok internautei egin dien aportazio bakarra: tagzania ere sortu du. Tagzania mapetan dago oinarrituta, google maps-eko mapak dira hain zuzen ere, baina laster yahoo eta microsoften mapekin ere egingo du lan. Hainbat erabilera eman ahal dizkiogu programa honi. Herriak, hotelak, unibertsitateak, gure etxea bera… mapetan kokatzeo a...
Denbora dezente igaro da Luistxo Fernandez Huheziko fakultatean izan genuenetik. Tartean, gabonetako oporrak eta azterketak izan ditugu; baina bada garaia Luistxon hitzaldiaren inguruan bizpahiru hitz esateko. Abenduaren 20an izan genuen geurean; ez ditut orduko hitzak literalki gogoratzen. Baina ideia nagusiak barneratu nituen. Bereziki, Luistxoren inguruko datu batek harritu ninduen: pasio hutsez lortu du interneteko amaraunean ateak parez pare irekitzea. Eta guk, horixe eskertu baino ez dugu. Izatez eibartarra da Luistxo, baina Donostian bizi da. Lanbidez kazetaria da, eta Argian, Euska...
Luistxo Fernandez eibartarra izan dugu aurten hitzaldia ematen. hainbat gauzetan sartuta dago Luistxo, eta hitzaldian igarri zitzaion oraindik ere aplikazio berriak sortzen eta daudenak hobetzen jarraitzeko gogoa duela. Aurki biltzailea izan zuen hizpide lehendabizi eta horren hastapenak eta jatorria azaldu zizkigun. Bere enpresa osatzen duen talde batek sortu zuen, eta orain euskaraz dugun bilatzailerik famatuenetarikoa da Tagzania izeneko beste aplikazio baten inguruko informazioa ere eskaini zigun, izan ere aplikazio hau euskaraz sortzea ere Luistxoren zereginetako bat izan da. Tagz...
2006ko abenduan Luistxo Fernandez izan genuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Interneten egindako lanei buruz hitz egin zuen. Euskal internetgintzan aitzindarietako bat izan da. Beste taldekide batzuekin batera AURKI euskal bilatzailea sortu zuen. Aisialdi gisa sortutako tresnak indar handia hartu du. Baina orain beste proiektu batean murgilduta dabiltza. TAGZANIA web sitean mapak bilatzeko aukera ematen dute. Sortzeaz gain proiektua garatzeko bidean dira, eta horretarako lanean segituko du Luistxo Fernandezek. Gustuko bidean aldaparik ez!
Gabonetako oporrak atarian genituela Luistxo Fernandez izan genuen gure artean hitzalditxo bat eskaintzen. Bera bezain bitxi izan zenhitzaldia. Hitzaldi amenoa eskeini zigun Luistxok. Lehenik eta behin, Aurki bilatzailearen jatorria azaldu zigun Luistxok. Bere enpresa osatzen duten talde batek sortu zuen hasiera batean aisialdi erara. Gaur egun, ordea, euskal bilatzailerik garrantzitsuena bihurtu da. Beste aplikazio berri bat euskaraz kaleratzea ere lortu du Luistxok. Tagzania du izena eta mapak aurkitzeko eta leku zehatzak bilatzeko web gunea da. Munduko...
Pasa dira jada aste batzuk, HUHEZI ko fakultatean (Eskoriatzan) Luistxo Fernandezen hitzaldia izan zenetik. Nik ezin izan nuen joan ( katarroaren bisita izan nuen eta…), baina nire ikaskideek esan didatenez Tagzaniari buruz hitz egiten aritu zen. Nik ere ezagutu izan dut Tagzania, WEB 2.0ko ikasgaian. Oso web gune ezaguna da gaur egun, izan ere, munduko edozein tokitako mapak ikusteko aukera eskaintzen du, eta edozein toki bilatu nahi izanez gero, Tagzania bisitatu besterik ez da egin behar. Nik ere, nire etxea Tagzanian aurkitu nuenean, izugarrizko poza sentitu nuen. Nire etxea interneten...
Luistxo Fernandez "maisua" izan genuen gurean Abenduaren 20an. Luistxo hitzaldi interesgarri bat ematera etorri zen HUHEZIra. Hitzaldiaren hasieran, Aurki bilatzailearen jatorria azaldu zuen, gaur egun bere enpresa osatzen duten talde batek sortutako proiektu bat.Lan horrek bilakaera izugarria izan du urteetan zehar, gaur eguneko euskal bilatzailerik garrantzitsuena bihurtu arte. Euskal "Google-a" dela esan daiteke. Baina maisu honen lana haratago doa, Tagzania ere sortu du (bere lehenengo proiektuko taldekideekin). Oso zerbitzu ona da Tagzania,&nb...
Aurreko batean Luistxo Fernandez izan genuen HUHEZIn bere lanaren inguruan hitz egiteko. Hamaika proiektuetan sartuta dago gizon hau baina aipagarriena seriotasun “gutxiena” duena iruditu zitzaidan, Tagzania alegia. Bigarren mailako proiektu baten moduan jaio omen zen eta hala jarraitzen omen du. Denbora librea erabiltzen dute aplikazioa hobetzeko eta egia esan, edo denbora libre asko dute edo oso ongi erabiltzen dute. Tagazania munduko lekuak aurkitu eta bilatzeko aukera ematen dizun metodoa da. Azaldu zuenarengatik mapa hauek eskuratzeko erabiltzen duten metodoa ez da legalena baina bene...
Atzo izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen eguna, orain gutxi izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen afaria, ez dela denbora asko pasa Luistxo Fernandez HUHEZIra etorri zenetik... Lehen lau-hilekoa bukatzear eta artxiboari begiratu bat eman ondoren, oporrak artikulu baten falta sumatu dut. Idatzia nuela, ziur nengoen, baina ez, Youtubeko kurrikulum-ei buruz idatzi aurretik, abenduak 20ko hitzaldiaren kronika idatzi beharra daukat. Inoiz ez dela berandu diote... Luistxo Fernandez eibartarra da eta ber...
Nik ezin izan nuen Luistxo Fernandezek emandako hitzaldira joan. Askotan zaila izaten da lana eta ikasketak uztartzea eta hori gertatu zitzaidan egun hartan. Egia esan, loari kendu izan dizkiot orduak beti, baina egun hartan ikasleak zain nituen eta ezin esango nien klase gauez emango niela (gozoak jarriko ziren)! Luistxo Fernandezen hitzaldiaren nondik norakoak Joxeren blogean jaso ahal izan ditut. Tagzania oso baliagarria dela klaseak bertan ikusi genuen baina ikasleak ez ezik, dirua dutenak ere konturatu direla esan...
Abenduaren 20an Luistxo Fernandezek hitzaldi bat eman zuen Huhezin Web 2.0 munduari buruz.Kazetari honek Aurki.com eta Sustatu.com orrien sortzailea izateaz aparte, beste web orri oso interesgarri bat sortu du Josu Azpigallagaren laguntzaz: Tagzania programa. Programa honek bidaiak egitea gustoko baduzu oso aproposa da mapak eskaintzen dituelako eta bisitatuko dituzun (edo jadanik bisitatu dituzun) lekuak markatzeko aukera ematen dizulako.Orri interesgarria iruditu zait, Tagzania bisitatzea pena merezi duela uste dut, gainera hizkuntza askotan itzulita dago, euskara barne.
Saretik surfeatzen, tabla eskuan izanda, arratoi forma daukalarik ... honako elkarrizketa interesgarri hau topatu dut, gure bi gonbidatuei egindakoa http://www.eibar.org/blogak/luistxo/bost-urte-sustatuk-elkarrizketa-berrian
Abenduaren 20 an izan genuen Luistxo kontu-kontari Huhezin. Eibarren 1966an jaio zen. Kazetaritza ikasketak bete zituenean Argian eta Egunkarian aritu zen lanean (beste batzuetan ere). Aurki.com eta sustatu.com-en sortzaile dugu Luistxo Fernandez. Gaur egun enpresa propioa du Codesyntax izenekoa, beste lagun batzuekin sortu duena. Josu Azpigallagarekin batera sortu du Tagzania izeneko programa, mapen ingurua aztertzen duena (mugitu egiten dira mapak arratoiaz klik egitean ) Gauza interesgarriak esan zituen Luistxok, beti ere Tagzaniaren inguruan. Programa honek google earth pr...
Gabonetako oporrak kalearen bukaeran zirela, Luistxo Fernandez izan genuen gure artean, Abenduaren 20an Mondragon Unibertsidadeko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Txundituta utzi ninduen Luistxok. Hitzaldiaren hasieran, Aurki bilatzailearen jatorria azaldu zigun, gaur egun bere enpresa osatzen duten talde batek sortu zuen aisialdi modura, eta gaur egun, euskal bilatzailerik garrantzitsuena bihurtu da. Baina ez da Aurki bilatzailea bakarrik bere proiektuetako bat, Tagzania, mapak aurki genitzakegun web gunea ere beraien asmakuntza izan da. Izugarria benetan. Eta guztia zer eta...
Luistxo Fernandezek eskeini zuen "Internet eta euskara" hitzaldiaren inguruko informazioa aurkitu dut. Ordubete eta haman minutuko bideoa ere. Luzeegia akaso, baina hemen jartzen dizuet. Informazioa eta bideoa Uztarriari esker gureganatua, GoogleVideo erabiliz.