Luistxo Fernandez eta Tagzania
Aurreko batean Luistxo Fernandez izan genuen HUHEZIn bere lanaren inguruan hitz egiteko. Hamaika proiektuetan sartuta dago gizon hau baina aipagarriena seriotasun “gutxiena” duena iruditu zitzaidan, Tagzania alegia.
Bigarren mailako proiektu baten moduan jaio omen zen eta hala jarraitzen omen du. Denbora librea erabiltzen dute aplikazioa hobetzeko eta egia esan, edo denbora libre asko dute edo oso ongi erabiltzen dute. Tagazania munduko lekuak aurkitu eta bilatzeko aukera ematen dizun metodoa da. Azaldu zuenarengatik mapa hauek eskuratzeko erabiltzen duten metodoa ez da legalena baina benetako probetxua atera diote bere eremuan munduko bigarren web-gune bixitatuena den Tagzania honi.
Hala ere, interesgarriena iruditu zitzaidana etorkizunerako Tagzaniarekin dituzten helburuak dira. Etorkizunean posible izango omen da Tagzaniatik mapak jeitsi eta norberaren GPSan sartzea. Hau izugarrizko aukera izango da artxibo hauek erostea oso garestia suertatzen baita. Ez dut uste artxibo hauen saltzaileei asko gustatuko zaienik ideia hau baina izorra daitezela. Zuek segi horrela lanean!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: