Luistxo Fernandez Huhezin

vini 1456153584871 Vini Lo | 2007-01-13 14:53

Abenduaren 20 an izan genuen Luistxo kontu-kontari Huhezin.

Eibarren 1966an jaio zen. Kazetaritza ikasketak bete zituenean  Argian eta Egunkarian aritu zen lanean (beste batzuetan ere). Aurki.com eta sustatu.com-en sortzaile dugu Luistxo Fernandez. Gaur egun enpresa propioa du Codesyntax izenekoa, beste lagun batzuekin sortu duena.

Josu Azpigallagarekin batera sortu du Tagzania izeneko programa, mapen ingurua aztertzen duena (mugitu egiten dira mapak arratoiaz klik egitean ) Gauza interesgarriak esan zituen Luistxok, beti ere Tagzaniaren inguruan.  Programa honek google earth programarekin duen lotura oso estua da, gaur egun bere mapekin lanean ari delako. Hala ere laster yahook eta mocrosoftek dituenekin ere arituko dira, baita publizitatea jarri ere (ez dugu ahaztu behar diru iturri garrantzitsua dela publizitatea). Jendearen kolaborazioaz baliaturik GPS ibilbideak eskeintzeko gai izango direla espero du Luistxok.

 Beraz, hazten ari da oraindik Tagzania. Zorte on bidean Luistxo!

 

 

Luistxo gehiago ...

http://www.mapamovil.net/acerca-de

http://www.eibar.org/blogak/luistxo


Utzi iruzkina: