Dorian talde katalanaren azken single-a. Disfrutau! powered by ODEO
El Paiseko "Los nuevos reyes de Internet" testuaren arabera, boterea erabiltzaileak dute, euren eskuetan geratzen da Internet. Komunitatearen indarra nagusitzen da egun, indarra hartzen ari gara erabiltzeok, gu gara Interneteko errege eta erreginak. Gaur eguneko sareko errege-erreginak gazteak gara. Gazteongan dago etorkizuna (gazte batzuengan bakarrik, Mendebaldeko gazteengan alegia!) Sareko aplikazio arrakastatsuenen jabe gazte talde txikiak dira, Web Site arrakastatsuenen jabeak eurak dira…Gazte horien ametsak errealitate bihurtzen dira askotan, ideia txiki batetik inperio bat sort...
Iban Arantzabal izan zen lehenengoa…HUHEZIn, 2006ko azaroaren 8an eman zigun hitzaldiaren hitz klabea izan zen Firefox. Eztabaida gaia izan zen. Unibertsitatean Explorer erabiltzen dugu; baina Iban Arantzabalek Firefox erabiltzeko gomendatu zigun behin eta berriz; izan ere, doanekoa da eta euskaraz erabili daitekeen softwarea da. Horrela ezagutu nuen nik Firefox-a. Ordenagailua daukadanetik Internet Explorer erabili dut beti; bai etxean, bai unibertsitatean eta baita beste ordenagailu guztietan ere. Ez dut sekula Firefox-a erabili, eta ordua iritsi zaidala uzte dut; batez...
Luistxo Fernandez "maisua" izan genuen gurean Abenduaren 20an. Luistxo hitzaldi interesgarri bat ematera etorri zen HUHEZIra. Hitzaldiaren hasieran, Aurki bilatzailearen jatorria azaldu zuen, gaur egun bere enpresa osatzen duten talde batek sortutako proiektu bat.Lan horrek bilakaera izugarria izan du urteetan zehar, gaur eguneko euskal bilatzailerik garrantzitsuena bihurtu arte. Euskal "Google-a" dela esan daiteke. Baina maisu honen lana haratago doa, Tagzania ere sortu du (bere lehenengo proiektuko taldekideekin). Oso zerbitzu ona da Tagzania,&nb...
Azken denboraldi honetan ezin ditut mp3ko kaskuak kendu, The Kooks taldearen Ooh la abestia engantxatu egin nau... And ooh la, she was such a good girl to me And ooh la, the world just chewed her up, and spat her out And ooh la, she was such a good girl to me And ooh la, the world just chewed her up, and spat her out... ....nire buruan bueltaka... Orain ere nire blogean!
Paris...Frantsesez esaten duten moduan: ¡Oh que ville jolie! ¡Précieuse! Bere kaleetatik galduko nintzateke orain, Eiffel dorreko bigarren pisura igoko nintzateke, Paris goitik ikusiko nuke, te bero bat hartuko nuke Pariseko kale famatu horren bazterreko kafeteria xarmangarri horretan... Berriro ikusiko zaitut Paris, berriro itzuliko naiz zuregana zure kaleetan barrena galtzeko. tagzaniapasteTagzania: Perexila
Jaio orduko, hil Lo hartu orduko, esnatu Eguzkia irten orduko, euria goitik behera Azterketetarako ikasi orduko, dena ahaztu Telefonoa erosi orduko, zahartu. EA, HONEK ZENBAT IRAUTEN DUEN MODAN!
BERRIAk bere lehen estilo liburua argitaratu du. Eta guk HUHEZIko ikasleok zortea izan genuen, arazoaren 10ean izan genuelako Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna gurean, BERRIAko estilo liburura primizian aurkezten. Egunkari bakoitzak dauka bere estilo liburua, baita BERRIAk ere. Hiru urteko lanaren emaitza dugu liburu hau. Estilo liburuak, liburu aspergarriak dira, liburukoteak, behin eta berriro errepikatzen direnak…Baina BERRIAko estilo liburua ez da horrelakoa. Berezia da, zeharo desberdina. Irakurleari laguntzea du helburu eta azken horri lana errazteko liburua hainbat ata...
Postontzia ireki eta : “ Miren, tiene usted 10 correo eletrónicos no deseados”. Gero eta gehiago dira nire helbide elektronikoa inbaditzen duten mezuak. Inbasioa gero eta handiagoa da, gero eta mezu gehiago jasotzen ditut. Baina kontua da…nola daukate enpresa, erakunde eta beste guzti horiek nire helbide elektronikoa? Sekula entzun ez ditudan erakundeek bidaltzen dizkidate mezu horiek. Nondik atera ote dute nire helbidea? Jakin badakigu Internet “espiaz” beteriko mundua dela eta beraz badakigu nondik lortzen dituzte enpresa eta erakunde “mamu” horiek gure helbide elektronikoak... Nik ere, ...
Urte barri on! 2007an sartu gara. Beste urte bat. 365 egun disfrutatzeko, sufritzeko, emozionatzeko, sentitzeko...BIZITZEKO alegia! 2+7=9, zoriontasunaren zenbakia. Hori entzun nuen telebistan. Topikoa izango da agian... Baina garai hau topikoz beterik dago beraz beste topiko bat ez da lekuz kanpo geratzen ezta? 2006a perexilez beteriko urtea izan zen, espero dut 2007. urte hau ere perexilez beterik egotea. Zapore honeko urtea izango da, duda barik, URTE BARRI ON.
Urte barri on zuri!! ondo hasi deu 2007? baietz espero! muxua