Fruituak eman dituen pasioa
Luistxo Fernandez "maisua" izan genuen gurean Abenduaren 20an. Luistxo hitzaldi interesgarri bat ematera etorri zen HUHEZIra.
Hitzaldiaren hasieran, Aurki bilatzailearen jatorria azaldu zuen, gaur egun bere enpresa osatzen duten talde batek sortutako proiektu bat.Lan horrek bilakaera izugarria izan du urteetan zehar, gaur eguneko euskal bilatzailerik garrantzitsuena bihurtu arte. Euskal "Google-a" dela esan daiteke.
Baina maisu honen lana haratago doa, Tagzania ere sortu du (bere lehenengo proiektuko taldekideekin). Oso zerbitzu ona da Tagzania, Web Site horretan munduko edozein txokotako mapa aurkitu daiteke. Gomendatzen dudan web orrialdea da...Bertan Pariseko Torre Eiffel dorrean egon daitekeen edonorren txapela ikus daiteke ia-ia!...
Mundu hau gogoko du Luistxok, Internet mundua gogoko du, eta maisu honek bere lanean jartzen duen pasioagatik daukagu euskaldunok daukaguna. Luistxo bezalako jendea da behar dena orain.
ZORIONAK eta eskerrik asko horrelako zerbitzuak euskaldunen eta munduaren eskura jartzeagatik Luistxo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: