Gazteak: Inperio berrien errege eta erreginak
El Paiseko "Los nuevos reyes de Internet" testuaren arabera, boterea erabiltzaileak dute, euren eskuetan geratzen da Internet. Komunitatearen indarra nagusitzen da egun, indarra hartzen ari gara erabiltzeok, gu gara Interneteko errege eta erreginak.
Gaur eguneko sareko errege-erreginak gazteak gara. Gazteongan dago etorkizuna (gazte batzuengan bakarrik, Mendebaldeko gazteengan alegia!) Sareko aplikazio arrakastatsuenen jabe gazte talde txikiak dira, Web Site arrakastatsuenen jabeak eurak dira…Gazte horien ametsak errealitate bihurtzen dira askotan, ideia txiki batetik inperio bat sortu dezakete; eta hala gertatu izan zen My Spaces bezalako web gunearekin besteak beste. Ideia sinple eta arin bat izan zen hasieran, eta orain, ostera, gazte zein helduen artean erabiltzen den webgune erabilietakoena da; hasierako ideia inperio bihurtu da! Horrelako adibide asko aurki ditzakegu sarean: YouTube, Google…
Etorkizuna Internet dela diote, beraz gazteak ere etorkizun horretako parte garrantzitsu izango dira. Hala ere, anbizioak askotan itsutu egiten du...batez ere jende gazteari.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: