FIREFOXaren IRAULTZA
Iban Arantzabal izan zen lehenengoa…HUHEZIn, 2006ko azaroaren 8an eman zigun hitzaldiaren hitz klabea izan zen Firefox. Eztabaida gaia izan zen. Unibertsitatean Explorer erabiltzen dugu; baina Iban Arantzabalek Firefox erabiltzeko gomendatu zigun behin eta berriz; izan ere, doanekoa da eta euskaraz erabili daitekeen softwarea da.
Horrela ezagutu nuen nik Firefox-a. Ordenagailua daukadanetik Internet Explorer erabili dut beti; bai etxean, bai unibertsitatean eta baita beste ordenagailu guztietan ere. Ez dut sekula Firefox-a erabili, eta ordua iritsi zaidala uzte dut; batez ere Joxe Arantzabalen Faroa Blogean dauden testigantzak irakurri ondoren. Horiek izan dira nire ekintzaren bultzatzaile! Konbentzitu egin naute, Explorerra Firexofagatik aldatuko dut. Testigantza horien ustez, niretzako berria den software hau azkarragoa da, seguruagoa, euskarazkoa eta malguagoa. Hori gutxi balitz, fitxa sistemak eta CSSak lantzeko aplikazioak ditu. Diseinua gustatzen zait eta software honek Explorerrek ez dituen aplikazio batzuk ditu hori lantzeko, gainera 8 hiztegi eduki daitezke eskura; berehala aurkitu dezakezu bilatzen duzun hitz horren definizioa eta sinonimoa…Zenbat gauza ezta?
Konbentzitu egin naute; nik ere saltoa emango dut: orain arteko IExplorerra Firefoxagatik aldatu egingo dut…
Nire esperientziaren berri izango duzue.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2007-01-28 20:40 #1
Eta, instalatu duzu?<br />
Utzi iruzkina: