BERRIAk ere badu berea
BERRIAk bere lehen estilo liburua argitaratu du. Eta guk HUHEZIko ikasleok zortea izan genuen, arazoaren 10ean izan genuelako Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna gurean, BERRIAko estilo liburura primizian aurkezten. Egunkari bakoitzak dauka bere estilo liburua, baita BERRIAk ere. Hiru urteko lanaren emaitza dugu liburu hau.
Estilo liburuak, liburu aspergarriak dira, liburukoteak, behin eta berriro errepikatzen direnak…Baina BERRIAko estilo liburua ez da horrelakoa. Berezia da, zeharo desberdina. Irakurleari laguntzea du helburu eta azken horri lana errazteko liburua hainbat ataletan dago banatuta: Deontologia, informazioa eta interpretazioa, idazkuntza, ortotipografia (zenbakiak nola idatzi behar diren), onomastika (izen berezien idazkera) eta bukatzeko hiztegia.
Horrelako tresnak beharrezkoak dira, euskarak lan munduan du etorkizuna, eta estilo liburu hau da tresnarik egokiena bide hori egiten hasteko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: