Gaur 24, gabon-gaua.Gau magikoa. Olentzero gauean jaitsiko da menditik, zintzo ibili eta agudo ohera, bestela Olentzero ez da zuen etxeetan sartuko eta. Gutuna idatzi diozue? Idatzi ez diozuneoi, hona hemen idazteko azken aukera: http://www.jalgi.com/olentzero/gutun.htm Hemen jartzen dizuet Ibarretxeren "aurtengo" Gabonetako mezua. Perexilez beteriko mezua...Ikusi, ikusi! ZORIONAK!!!!
The Strokes taldearen bideoa. Take it or leave it abesti zoragarria.Gozatzeko abestia benetan. Entzun...
Aro Zibernetiko eta teknologikoan bizi gara. Pantailaren gizartea da gurea, pantaila bati lotuta bizi gara: ordenagailuak, portatilak, agenda elektronikoak, sakelako telefonoak, telebista…Pantailak eta pantailak... Inbasioa!! Teknologia gero eta garatuagoa dago eta horrek milaka produktu berri sortzen ditu hilero. Teknologiaren garapen horrek ere kontzeptu eta baliabide berriak sortu ditu, hala nola, Web 2.0. kontzeptua. Teknologiari esker Internet gero eta gehiago garatzen ari da, eta garapen horrek Web 2.0.kontzeptua sortu du. Kontzeptuaren sortzailea Tim O’Reilly irlandarra dugu, Interne...
Gurean izan genuen astelehenean, azaroak 20, EITBko Xabier Madariaga Idirin korrespontsala. Hitzaldi benetan interesgarria bilbotar gaztearena! IKOko bigarren mailakoentzako izan zen hitzaldia baina bertara ere hirugarren mailako ikasle batzuk hurbildu ginen. Hiru urtez Israel-Palestina gatazka hurbiletik bizi izan du Madariagak eta bere esperientzia kontatzera etorri zen HUHEZIra. Bi ordutako hitzaldia izan zen, oso interesgarria. Madariagak argi utzi zuen Ekialde Hurbileko lana ez dela beti samurra izan, eta zailena desberdin pentsatzen duenari entzutea izan dela adierazi zuen...
Hilaren 8an HUHEZIn gure artean Iban Arantzabal elgetarra izan genuen Blogen munduaren inguruan hitzaldi bat ematen. Arantzabal Goienako telematika alorreko burua da eta bertako multimedia proiektua bultzatzen dihardu gogotsu. IKOko hirugarren eta lehenengo mailatako ikasleak egon ginen hitzaldian eta harritzekoa bada ere, Areto Nagusian bildutako ikasleen artean batek bakarrik altxatu zuen eskua Arantzabalek blog pertsonalik bagenuen galdetzerakoan… Hitzaldia horrelaxe hasi zen, Arantzabalek ezin sinistu! Blogen mundua oso handia da, oso zabala eta globala. Munduko edozein txokot...
Nire ilobak: Jon eta Martina. a ze parea! Beti petisuisa eskuetan eta txokolatezkoa bada askoz hobeto! Perexila ez dute behar petisuisetan...
Paradisuko almanaka, (Gianni Celati, 2005) liburu autobiografikoa da, eta Gianniren gaztaroan murgiltzen du irakurlea. Atzerrira, Alemaniara, egin zuen lehendabiziko bidaia kontatzen du. Gianni Alemaniara joan zen, Italiako hondartza batean ezagututako Antje izeneko neska baten etxera, hari aldez aurretik ezer esan gabe. Bertan biziko da, neskaren familia guztiarekin (aita, ama eta neba). Etxea izango da istorioa banatzeko baliabideetako bat; alde argiari paradisuko etxea deituko dio Giannik, eta alde iluna, ostera, hiri handia izango da. Kontrajarritako bi eremu horietan batze...
Munduko edozein txokotan aurki ditzakegu blog bat duen edozein... Euskaldunok ez gara atzean geratu eta blogen mundu horretan ere sartu gara gure euskal blogosfera sortuz. Euskal blogosfera haziz doa, gero eta gehiago dira sarean euskaraz dauden blogak eta fotoblogak. Euskal blogosferatik ibili naiz kuxkuxeatzen (“perexileatzen”) eta hainbat blog interesgarriekin egin dut topo. Hasteko Afrikaren hegotik bloga azpimarratu nahi dut. Karolina Sainz de Bikuña dugu arduraduna eta bere blogaren bitartez Afrikara bidaiatzeko aukera paregabea ematen digu. Hego Afrikako, Namibia...
Ongi etorri Perexila blogera! Perexila: saltsa guztietan sartuta eta ni ere perexila bezalaxe saltsa guztietan sartuta ibiliko naiz, salseatzen. Ale ba, perexileatzera!
Urte barri on zuri!! ondo hasi deu 2007? baietz espero! muxua