Euskal Kapuscinski-a

perexila 1456152175942 PEREXiLA | 2006-11-23 21:09

Gurean izan genuen astelehenean, azaroak 20, EITBko Xabier Madariaga Idirin korrespontsala. Hitzaldi benetan interesgarria bilbotar gaztearena!  IKOko bigarren mailakoentzako izan zen hitzaldia baina bertara ere hirugarren mailako ikasle batzuk hurbildu ginen.

Hiru urtez Israel-Palestina gatazka hurbiletik bizi izan du Madariagak eta bere esperientzia kontatzera etorri zen HUHEZIra. Bi ordutako hitzaldia izan zen, oso interesgarria.

Madariagak argi utzi zuen Ekialde Hurbileko lana ez dela beti samurra izan, eta zailena desberdin pentsatzen duenari entzutea izan dela adierazi zuen. Israeldarren eta palestinarren arteko egoera gatazkatsua bere ikuspuntu pertsonaletik eta profesionaletik kontatu zigun.

Galdera asko egin ziren, jendearen arreta lortu zuen bilbotarrak eta hasieran urduri bazegoen ere urduritasuna alde batera utzi zuen bere esperientzia zirraragarrian barneratu zenean.

Orain Madrilen dugu Xabier, baina esan zigun moduan, laster Ekialde Hurbilera bueltatuko da; gatazkaren kronika on horiek berriro entzuteko aukera emanez.

Gehiago: Gure Bazterrak blogean, Z. Aranbarrik egindako elkarrizketa.


Utzi iruzkina: