Bost blog zaporetsu
Munduko edozein txokotan aurki ditzakegu blog bat duen edozein... Euskaldunok ez gara atzean geratu eta blogen mundu horretan ere sartu gara gure euskal blogosfera sortuz.
Euskal blogosfera haziz doa, gero eta gehiago dira sarean euskaraz dauden blogak eta fotoblogak.
Euskal blogosferatik ibili naiz kuxkuxeatzen (“perexileatzen”) eta hainbat blog interesgarriekin egin dut topo.
Hasteko Afrikaren hegotik bloga azpimarratu nahi dut. Karolina Sainz de Bikuña dugu arduraduna eta bere blogaren bitartez Afrikara bidaiatzeko aukera paregabea ematen digu. Hego Afrikako, Namibiako, Bostwanako eta Zimbaweko hiri, herri, basamortu eta oihanen deskribapen liluragarriak egiten ditu, irakurlea mundu magiko batean murgilduz.
Bigarren, Bartzelonako euskal etxeko bloga aipatu nahi nuke. Euskal gizartea aztertzen da Kataluniatik. Hainbat testu daude blogean, baita argazkiak ere. Bartzelonatik ere Euskal blogosfera bultzatu egiten da.
Hirugarren, Ez dok hiru bikobloga. Bertan musika, zine, arte eta beste konturen inguruan idazten da bideo eta argazki anitzez baliatuz. Euskarak koñotazio sexualaz josia bideoa ikustera gonbidatzen zaituztet!
Laugarren, Urtzi Urkizuren Entzun Ikusi bloga aipatu nahi nuke. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz, horregatik iruditu zait interesgarria Urkizuren bloga. Nire klaseetan askotan aipatzen diren telebista, zinema eta irratiaren inguruko kontuak idazten ditu Urkizuk. Aipatzekoak ere Urtzikeriak atalean idazten dituen gauzak.
Bukatzeko, oso interesgarri eta asko gustatu zaidan blog bat azpimarratu nahi nuke: Alukiss. Sexua eta pornoa sarean euskaraz aurkitzea oso zaila da (udaberrian zizak topatzea baino zailagoa alegia!) baina orrialdeak egon badaude. Alukiss blogean kontaketa erotiko eta pornografikoak aurki ditzakegu, argazki desberdinez hornituta.
Plater batzuk gezak dira, blog asko bezalaxe. Oraingo honetan aipatutako bost blog hauek ez dira gezak, biziak dira, zaporetsuak…PEREXILA badute beraz!
Iruzkinak
Borthuzai 2006-10-22 08:41 #1
zenbat buru, hainbat aburu

(nik ere banuen blog "interesgarri" bat, inork irakurtzen ez zuena. Jendeari ez al zaio interesatzen Picasso, Orson Welles, Oteiza, Kubrick, Borges, Wilder, Errenazimenduko pintura, Einstein, Krutwig, Unamuno, Greziar artea, Malevich, Aresti eta Joyce esate baterako?

Ezetz dirudi. Ez dakit, egia da blog hauek "elkartrukatzeko" baino "expresio" herramintak gehiago direla, baina komunikazioak egon behar du. You know, askotan hitzegiten jakitea baino garrantzitsuagoa da entzuten jakitea. Oteizak zioen bezala, espresioa azken batean itzaldu egiten da eta bere hutsunearekin geratzen gara amaieran. Hutsune metafisikoa bere ustez, baina ez da hori nire kasuan.

Hor uzten dut nik nire utsunea, metafisikotik ezer gutxi duena, hutsune tristea.)

((((((patetiko xamarra naiz, badakit. barkatu intromisio hau))))))

Utzi iruzkina: