Tim O'Reilly: Informatikaren guru
Aro Zibernetiko eta teknologikoan bizi gara. Pantailaren gizartea da gurea, pantaila bati lotuta bizi gara: ordenagailuak, portatilak, agenda elektronikoak, sakelako telefonoak, telebista…Pantailak eta pantailak... Inbasioa!!
Teknologia gero eta garatuagoa dago eta horrek milaka produktu berri sortzen ditu hilero. Teknologiaren garapen horrek ere kontzeptu eta baliabide berriak sortu ditu, hala nola, Web 2.0. kontzeptua. Teknologiari esker Internet gero eta gehiago garatzen ari da, eta garapen horrek Web 2.0.kontzeptua sortu du. Kontzeptuaren sortzailea Tim O’Reilly irlandarra dugu, Interneten gertatzen ari diren aldaketen erreferente nagusietako bat alegia. Bere ustez “Internet bilakatu da aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala eta ez soilik norbanakoaren ordenagailuaren osagarria”.
Interneten eman den aldaketa horrek O’Reillyren ustez “lehen eta hirugarren munduaren arteko tarte digitala gero eta txikiagoa egiten ari da, ez handiagoa” . Internet gizartea aldatzeko tresna izan daitekeela dio irlandarrak. Baina nik O’Reillyren hitz horiek zalantzan jartzen ditut: posible ote da bi herrialde zeharo desberdin alderatzea? Posible ote da ezer ez duena guztia duenarekin alderatzea? Posible ote da herri txiroa herri gero eta aberats batekin alderatzea? Utopia bat dela uste dut.
Internet gauza negatibo asko ekarri ditu baina positiboak ere. Azken horien artean hizkuntza minorizatuak eta herri txikiak ditugu. Hizkuntza minorizatuek, euskara bezalaxe, Internet bidez bere txokoa dute gizarte honetan. Aurrerapen teknologikoek euskara babestu dezakete. Irlandarraren ustez “aurrerapen teknologiko handien atarian gaude. Iritsiko da une bat non zu eta biok egonen garen mahai honetan, non zuk euskaraz hitz egingo duzun, nik ingelesez, eta ez dugun itzultzailerik behar izango, ez da oraingo egoera berezia sortuko”.
Oxala hori posible izatea!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: