ORO ERRANA DA?

betiko leloaren betiko leloa

Ahaztu?

leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2008-07-02 14:05

Beno... probatxo bat egingo dut...


BAI, EZ...

1
leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2007-07-03 18:29

Emakumeak gutxiengoa direla argi eta garbi dago. Idaztea beti izan da jakitunen kontua, horregatik historian zehar gizonak izan dira nagusi literaturan. Diktadura amaitu ondoren, emakumeak idazle hasi ziren eta literaturak zatiketa edo maila desberdinak izan zituen. Zeintzuk izango ziren bigarren maila osatzen zuten idazleak? Emakumeak, bai noski.   Mascculino= universal= bueno Femenino=  particular= malo


Ipuina

1
leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2007-03-11 23:45

Nire istorio kuttuna dun. Gerra piztear dela, nonbait, itsasertzeko herri batean, ama bat negar batean ari da bere lurretako mugak zedarritzen dituen egurrezko hesiaren alboan. Petatea lepoan hartuta, gerra itsasontzi batean ontziratzera doan marinel bat inguratu zaio orduan, zer gertatzen zaion galdezka. «Gerra piztear da eta pizten bada, nire semea, nire seme bakarra, gudarako sasoian eta edadean dagoena, gudara joateko deituko dute. Eta hil egingo da». Marinelari pena ematen dio emakumea hain lur jota ikusteak eta animatzen saiatzen da. «Baina emakumea, lasai egotea daukazu. Gehiegi kezk...


Erakutsi zure atxikimendua korrika 15en manifestuari. KLIKATU HEMENMuestra tu adhesión al manifiesto de korrika 15. KLIKATU HEMEN:: Korrika 15en manifestua ::Dagoeneko jakingo duzunez, korrika 15ek euskal emakumea omenduko du, euskal emakumeak gure hizkuntzaren transmisioan izan duen garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi dituelako. Beraz, urtetako menderakuntza, jazartze eta zigorrei aurre egiteko eta euskal kultura eta euskara, belaunaldiz belaunaldi, gorde eta transmititzeko, euskal emakumeek izan duten indarra, adorea eta balioa omendu nahi ditu korrika 15ek.Hori dela eta, kor...


Aldaketak

leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2007-01-28 19:16

  Bizitzak zikloak ditu. Guk geuk ere, gizartearen (jendartearen) parte garen neurrian, zikloak izan ohi ditugu. Maiz ekiten diogu proiektu bati edo beste bati. Ikaragarrizko ilusio eta gogoekin ekiten diegu hasieran. Proiektuok garai bateko egoera islatzen dute, une jakin batean norbanakoak izan dituen ilusioei erantzun nahian. Horrelako une ugari izan ditut zorionez nire bizitza laburrean zehar. Nire azken proiektuan web 2.0-k eman didanarengatik murgildu nintzen hein handi batean. Horrek nire bloga 2. mailan utzarazi dit baina tira… beste blog batetik zorionez begiratzen diot honi...


El Pais egunkarian argitaratutako artikulu baten berri ematera natorkizue. Bertan (matxismo puntu batekin) web 2.0.-n erabilitako programei buruzko azalpen txiki batzuk irakurtzeko aukera izan dut. Hala ere, ez dira azalpen sakonak izan oro har, hauen arrakastari buruzkoak baino. Harrigarriena, sortzaile hauei guztiei aurpegia jarri ahal izatea izan da. Hain dira gazteak… Beno, batzuk bizitzan zerbait ona egin eta bizitza guztirako beharrak asetzen dituzte, eta hauek guztiak horren adierazle direla iruditzen zait. Bertako zenbait ideia aipatuko ditut jarraian, ni erabat ados nagoen kontuak ...


Kaixo! Edurne eta Nerea, gusturo aritu ginen elkarlanean e? Beno ba, ezagunen ez genunontzat oso interesgarria. Ea etorkizunean etekina ateratzen diogun. Jarraian, bertan idatzitakoa atxikiko dut: Nerea eta Miryan, kaixo: bihar edo etzi hitz egingo dugu, baina ekipo ederra osatzen dugu Web 2.0ren azalpenerako, ezta? nik badut ideia bat, baina garatu egin beharko nuke apur bat zuei azaldu baino lehen. Dena den, datorren astean filo ostean-edo, hitz egin beharko genuke pixka bat dena azkeneko asterako ez uzteko, ez? Ala, ondo lo egin, pareja!EdurneKaixo Edurne: beno ba, ikusten duzunez jacker...


Lauaxeta

2
leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2007-01-22 12:11

Nire gustuak ezagunak ez badituzue ere, gaur gerturatzen joango zarete. Gaurko honetan, odeo erabilita podcast bat blogean txertatuko dut. Euskal poeta, idazle, hizlari bikaina aukeratu dut: Esteban Urkiaga Lauaxeta, XX. mende hasierako euskaltzale porrokatua.             Guda garaian, dena utzi eta euskal Gudarostean sartu zen. 1937ko apirilaren 26an junker alemaniairrek Gernika bonbardatu zuten. Hilaren 29an nazionalek Lauaxeta atxilotu eta Gasteizko espetxera eraman zuten . Heriotza zigorra ezarri zioten eta, ekainaren 25ean, fusilat...


Nik ezin izan nuen Luistxo Fernandezek emandako hitzaldira joan. Askotan zaila izaten da lana eta ikasketak uztartzea eta hori gertatu zitzaidan egun hartan. Egia esan, loari kendu izan dizkiot  orduak beti, baina egun hartan ikasleak zain nituen eta ezin esango nien klase gauez emango niela (gozoak jarriko ziren)!             Luistxo Fernandezen hitzaldiaren nondik norakoak Joxeren blogean jaso ahal izan ditut. Tagzania oso baliagarria dela klaseak bertan ikusi genuen baina ikasleak ez ezik, dirua dutenak ere konturatu direla esan...


Nik ere Firefox instalatu nahi dut. Hori izan zen Joxeren azalpena enrtzun ostean esan nuen lehenengo gauza. Hurrengo goizean, lanera iritsi eta tartetxo bat izan bezain laster instalatzeari ekin nion. Egia esan, Internet Explorer ere erabiltzen jarraituko nuela nahiko argi nuen, zaila baita egun batetik bestera ohiturak erabat aldatzea. Bi egun beranduago berriz, hain nengoen gustura, nire bulegokideei firefox instalatzeari ekin niola. Zoratuta nengoela esan zidaten hasieran, baina gustura dabiltza orain. Ni gehien erakarri ninduena euskalbar izan zen. Itzulpenak egiten aritzen naiz eta m...