Luistxo Fernandezen hitzaldia
Nik ezin izan nuen Luistxo Fernandezek emandako hitzaldira joan. Askotan zaila izaten da lana eta ikasketak uztartzea eta hori gertatu zitzaidan egun hartan. Egia esan, loari kendu izan dizkiot orduak beti, baina egun hartan ikasleak zain nituen eta ezin esango nien klase gauez emango niela (gozoak jarriko ziren)!
Luistxo Fernandezen hitzaldiaren nondik norakoak Joxeren blogean jaso ahal izan ditut. Tagzania oso baliagarria dela klaseak bertan ikusi genuen baina ikasleak ez ezik, dirua dutenak ere konturatu direla esango nuke. Gustura izango da Luistxo Tagzania proiektua nola hedatzen ari den ikusita ( yahoo eta Microsoft mapekin ere lan egin, GPS ibilbideak).
Luistxoren bizitzari buruz Joxek egindako sarrera irakurtzen aritu naiz gero. Honek, mezularia saioarekin izandako gorabeherak irakurtzera eraman nau. Nik maiz entzuten dut saio hori HUHEZItik etxera bidean. Saio gustuko dut baina arrazoia eman behar diet kritikei, ni neu ere konturatua bainintzen. Hala ere, ez dut uste mezularia denik sareari erreparatzen ez dion bakarra.
Euskadi irratian blogintzari (hala esaten diote haiek) eskaintzen dioten tarterik interesgarriena gauetan izan ohi da, Susana Mujikak zuzentzen duen Deja vu saioan. Agian baieztapen gogorregia izan da honakoa eta ez dut arrazoirik, baina ordu ugari ematen ditut egunean irratia entzuten eta gustu handiz entzuten dut Susana Mujikaren saioa.
Amaitzeko, Luistxori zorionak eman nahi nizkioke, sinisten duzun lana aurrera doala eta hedatzen ari dela baino gauza gustagarriagorik ez badago ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: