Hemen naiz berriro

getag 1456133226747 G&G | 2008-09-21 01:08

Oporrak amaitu ziren, baina blogintzari ekiteko alperkeriak jota nengoen. Erosoa da bizitza igarotzen ikustea, ibaiaren joanari begira bezala. Baina murgildu beharra dago.Astero idaztea, hemengo eta hango, etxeko eta auzoko gaiak jorratzea, iritzia xalo eta ahalik eta landuen eta argien azaltzen saiatzea: horra hor asmoak.Beste batzuk ere bai: elkarrizketarako prest egotea, iritzi osagarri eta are kontrajarriei lekua egitea, matazetatik haria ekartzea. Ahots bakarra ez baita ezer besteren oihartzun gabe, ahots ere ez baita belarri adirik gabe.Politikaz jardutea aspergarri dateke. Bitxikeria...


Sudurpuntakoak

3
josu 1456149891816 Josu | 2007-11-21 01:58

Atzo umeen eguna izan zen eta ez nuen ezer idatzi. Ganorabakoa ni!! Gainera bezperan lagun batek abisatu zidan: bihar umeen eguna da, blogean zeozer idatzi beharko zenuke, ezta? Ya, ¡jamones!. Umeek merezi dute blog pertsonal batean txokotxo bat, egia da. Batez ere ume bortxatuek, ume langileek, ume gerralariek, eta abar. Krudela da eurei atzo lerrorik eskeini ez izana; hori pentsa dezake nere lagunak. Bapo. Zuk ere hori uste baduzu, amai dezagun krudelkeria honekin. Aukeratu bat:Blogak.com Blogger Wordpress Beste hamaika mila plataforma dauzkazu blogak aitaren batean egiteko. Kudeaerrazak...


Nik ezin izan nuen Luistxo Fernandezek emandako hitzaldira joan. Askotan zaila izaten da lana eta ikasketak uztartzea eta hori gertatu zitzaidan egun hartan. Egia esan, loari kendu izan dizkiot  orduak beti, baina egun hartan ikasleak zain nituen eta ezin esango nien klase gauez emango niela (gozoak jarriko ziren)!             Luistxo Fernandezen hitzaldiaren nondik norakoak Joxeren blogean jaso ahal izan ditut. Tagzania oso baliagarria dela klaseak bertan ikusi genuen baina ikasleak ez ezik, dirua dutenak ere konturatu direla esan...


Blogintza

kio 1456150527384 KIO 06 | 2006-11-21 19:09

Azken urteotako fenomenoa dugu blogintza. Oraindik gizarte osoan oso hedatua ez badago ere, askok etorkizuneko kazetaritza bertan ikusten dute. “Kazetaririk gabeko kazetaritza” dela diote askok, izan ere edonork izan dezake blog bat, serbidore askok doan ematen dute eta. Zer da bloga?Askok etorkizuneko kazetaritza bertatik pasatzen dela baieztatzen duten bitartean, beste askok ez dakite zertan datzan bloga. Hainbat gazteri blogei buruz dakitena bi esalditan azal dezaten eskatu diegu. Zer daki jendeak blogez? Bloga webgune erabilerraz bat da, non erabiltzaileak bere artikulu edo idatziak sa...