Hemen naiz berriro

getag 1456133226747 G&G | 2008-09-21 01:08


Oporrak amaitu ziren, baina blogintzari ekiteko alperkeriak jota nengoen. Erosoa da bizitza igarotzen ikustea, ibaiaren joanari begira bezala. Baina murgildu beharra dago.

Astero idaztea, hemengo eta hango, etxeko eta auzoko gaiak jorratzea, iritzia xalo eta ahalik eta landuen eta argien azaltzen saiatzea: horra hor asmoak.

Beste batzuk ere bai: elkarrizketarako prest egotea, iritzi osagarri eta are kontrajarriei lekua egitea, matazetatik haria ekartzea. Ahots bakarra ez baita ezer besteren oihartzun gabe, ahots ere ez baita belarri adirik gabe.

Politikaz jardutea aspergarri dateke. Bitxikeriatan aritzea, antzu. Sentimenak azaltzea, lotsagabe. Ez dut, ba, mintzagai -idazgai- jakinik: egunak ekarriko du eguneangoa.

Adiorik ez eta zintzo ibili.


Utzi iruzkina: