G&G

giltza eta gakoa

Aran ta muño gañez Aralar aundia, euskotarren zaindari Mikelen mendia: koskak elur-dirdaiek bil ta, dirudia amets eder mamitu ortzian geldia.  Xabier Agirre, Lizardi: Biotz-begietan “Izotz-ondoko eguzki”


Izotzak estali zun gure Euskalerria; mintzo ozenak zabaldu berbizkun-berria. Itzal-zokondoetan lore, izotz-bitxia; baña gañetaz ari yauntzen eguzkia.  Xabier Agirre, Lizardi: Biotz-begietan “Izotz-ondoko eguzki”


Sagasti solla lotan, abar makur nâspil; zelaiek, orbelpean, ametsetan Orril; txori gaxoei aztu gau latzaren urbil; aizeñoa lillurak otxanduta dabil. Xabier Agirre, Lizardi: Biotz-begietan “Izotz-ondoko eguzki”


Aranak mailka daude gorantza yarriak; guzien ondarrean laño urdin, begiak; izotz-arnasa, agian, baititu iguzkiak zernai tauparazteko men zoragarriak. Xabier Agirre, Lizardi Biotz-begietan, “Izotz-ondoko eguzki”


Gizarte-sareak

getag 1456133226747 G&G | 2010-08-14 21:58

Gizarte-sareak dira dure munduaren berrikuntza garrantzitsuenetariko bat: harremanetarako, lanerako, aisiarako edo prestakuntzarako, gure bizitzetan zeharo sartu dira. Baina, zeintzuk dira gizarte-sareak? Hona hemen gaur eguneko gizarte-sare eta -tresnen mapa, Overdrive Interactive enpresari esker:


Ni, gragario

getag 1456133226747 G&G | 2010-01-05 18:44

Ni, gregario bat naiz, gregario bat izan naiz beti. Badakizue, txirrindularitzan zeri esaten zaion gregario: taldeko kide apal eta langilea, liderrarentzako eta taldearentzako etengabe ibili ohi den horietakoa. Gregarioak taldearen estrategiak gauzatzeko ezinbestekoak dira, liderren garaipenei behar-beharrezko ekarpena egiten diete, beti gora eta behera: “hoa liderraren aurretik, haizea kentzeko”, “eskapa hadi, kontrarioa hiri jarraitzen nekatu dadin”, “eutsiok beste taldeko horri, ez utzi joaten”, “eramaiok botila hau aurrean dihoan liderrari” edota “hoa atzera eta karreatu ezak lid...



EGUNKARIA LIBRE!

getag 1456133226747 G&G | 2009-12-09 00:49


Kapitalismoaren amaiera?

getag 1456133226747 G&G | 2008-10-12 10:36

Krisiatik crash-era igaro da munduko ekonomia, ekonomia globala.Ia ez gara oroitzen lehen porrotez (Fredi Mac eta Fanni Mae), susmoak, zurrumurruak eta, azkenik, porrotak gero eta abiadura handiagoan jakiten genituen-eta. Lizardi poetak liokeenez, Bakan-bakanka, leenen ... Sarri-sarri, gero.Diagnosiari buruz ados daude aditu gehienak: arrisku biziko Aktiboekingo espekulazioak bankuen balantzeak usteldu ditu eta, ondorioz, bankuen artean konfiantza-ezak dirua, likidezia, desagertarazi du.Horretara etorri dira estatuen esku-harteak: alde batetik, jendearen konfiantzari eusteko, gordailuak ber...


Euskara askatasunean dokumentua aurkeztu berri du Patxi Lopez, euskal sozialisten idazkari nagusi eta lehendakaritarako hautagaiak.Aurkezpena Donostian izan da, urriaren 2an, euskalgintzako hainbat aurpegi ezagunen aurrean, eta, bestalde,  hedabideek leku handia eskaini diote beren orrialde eta emanaldietan.Bi jarrera nabarmendu dira Euskal Herrian sozialisten eta haien buruzagiaren ekimenaren aurrean: batzuk, euskararekiko sozialistek izan duten jarrera urrundu eta uzkurra, baita ezkorra ere, inoiz,  gogoratuz, urrats berri eta berritzaile bezala txalotu dute; ildo honetakoak iza...


getag 1456133226747

Zubiartea naiz. Nire bloga da hau. Nire iritziak bilduko ditu, baina zureak ere onrtzeko prest nago. Iritziez gain, gertakariak, jakingarriak eta are bitxikeriak ere bilduko ditut. Gizonezkoa naiz, euskalduna eta abertzalea. Baita Athletic-zalea, kantuzalea eta historiazalea ere. Ez, ordea, dogmazalea eta utopiazalea.

Kategoriak