G&G

giltza eta gakoa

blog politikoen iraunkortasuna

2
getag 1456133226747 G&G | 2007-10-28 19:08

Arabatik, Gasteizko blog politiko ezaguna hilzorian dago.Urteak zeramatzan blogari talde txiki eta kementsuak lanean, euskal politikagintzaren berri ematen eta ikuspuntu jelkidetik  eztabaida eragiten. Irakurle eta, noizbehinka, iritzi-emaile fidelak ere bazituen.Badirudi, ordea, azken hauteskundeen ondorioz Araban boterea lortu izanaren arrakastak Arabatik indartu beharrean, galzorira eraman duela: Diputazioko postuetan zeharo lanpetuta, ezin izan diote ohiko blogariek topagune horri bizirik eutsi.E. Gorospe, Biturie blogari saiatuak egin du, aste batzutan zehar, bakarrik jarraitzeko ...


Nazioak desagertzen al dira?

1
getag 1456133226747 G&G | 2007-10-18 17:07

Nazioak sortu egiten dira. Literatura ugari dago naziogintzaz ("Nation making") edo nazio-eraikuntzaz ("Nation building"). Euskal Herrian franko zabaldu da nazio-eraikuntza kontzeptua, nazioa ethnos bat izan beharrean demos bat dela uste dugunon aldetik. Nazioa ez datorrelako historiaren laino artetik, herritarron asmo eta atxikimendutik baizik, nazioa proiektu polikito bat da, egunerokoan sortu eta eraiki beharrekoa. Espainia eta Katalunia bezalaxe, eta Borja de Riquer historialari katalanari zor diot ideia hau, Euskal Herria edo Euskadi (hau baita euskal nazio proiektuaren izena) nazio os...


zaharrak berri!

getag 1456133226747 G&G | 2007-06-05 20:42

Krisialdia nabarmendu da bart goizaldean.Krisian dagoena, baina, ez da gizartea, lan egiten, gozatzen eta jiratzen den gizon-emakume multzoa, zahar eta gazte, heldu eta ume, langile, ikasle zein etxekoandre.Ez. Krisian dagoena ezker abertzalea da: berriro ere bere ahalkearen erakusgarria eman digu, berriz ere erantzunik ez duenaren erantzun faltsua eman du, hots, mehatxua, bortxaren iragarpena.Krisia, beraz, inpotentzia da lehenik, egoerari modu egokian, pentsatuen eta eraginkorrean erantzuteko ahalmenik eza.Baina besterik ere bada: etorkizun ezezagunaren aurrean beldurra, askatasunaren bel...


Biba!

getag 1456133226747 G&G | 2007-05-19 14:06

Kepa Enbeita, Urretxindorra (1878-1942)Behin, plazan ari zela, jendartetik Viva España! entzun eta honela erantzun zuen:Viva España! didarka datoz nik bere "viva" dirautsat, gorrotorikan ez dagolako nigandik Españarentzat. Katolikoak jakin behar dau zer dinon Goiko Juezak: besterenari bakean itzi, zaindu bakotxak beria. Viva España! dinot berriz be, izan bei españarrentzat, baita be dinot Gora Euzkadi! geuria da ta geuretzat.Vivas a España me gritan,con un viva! les respondo,pues no hay en mi corazónhacia España ningun odio.Los catolicos sabemoslo que el Juez Supremo ordena:cu...


Aspaldiko kontuk!

1
getag 1456133226747 G&G | 2007-05-11 14:59

  Bolatoki berri bat (Zeruko Argia, 1969) Etxaluze, Jose Mari    -1- Bertso batzukin eman nai ditut  jaialdi baten berriak,  bolatoki bat egiña baitu  aurten Zerain'go erriak.  Lengo igandez inaugura zun  don Jose Salaberriak,  pestaleku bat geiago ba-du  euskaldun joko garbiak. -2- Aize epel da eguzki printzak  zeru aldetik eskeñi,  biotzak pozez zabaldu bear  egun-senti eder oni.  Txoriak ere gu poztu nairik  beren kantu ta armoni,  nik pentsatzen det Jaunak askotxo  na...


Asteko gogoeta

getag 1456133226747 G&G | 2007-05-04 11:35

"Txikiak handia bentzi leidi, asmoz eta jakitez"


Gernika eta barkamena

getag 1456133226747 G&G | 2007-04-27 17:01

Gernika suntsitu zutela 70 urte igaro dira eta atzoko egunez oroitu genuen herri-erakundeek eta herritarrok. Ibarretxe lehendakariak euskaldunon aspaldiko eskakizuna berretsi zuen: Espainiaren ordezkariek barkamena eskatu dezatela. Oilartu da zenbait espainiar idazle: zer dela eta eskatu behar du barkamena Espainia demokratikoak frankozaleen sarraskiarengatik? Lehenik eta behin, Alemania demokratikoaren ordezkariek eskatu dute, beren tokamenduagatik. Eta alemanak lan-eskua besterik ez zirela izan, egile hutsak. Franko eta frankotarrak, berriz, bultzatzaile amorratu eta gezur-estaltzaile s...


Euskaldunak Islandian

getag 1456133226747 G&G | 2007-04-21 13:51

    Martin Villafrankakoaren eta bere lagunen heriotza, Islandian 1615ean Donostiarra zen Martin Villafrankakoa, ontzi-jabe eta kapitain, izen bereko aita eta aitona bezalaxe. 1588an jaio zen, aitak Lisboan testamentua egin zuen urte berean. Aita, Martin Villafrankakoa “Gaztea” Portugalen zebilen (artean Espainiako Erregearen esku zegoen erreinua) Migel Okendokoa ospetsuaren ontzidiko ontzi nagusi zen “Santa Maria de la Rosa” ontziaren jabe eta kapitain baitzen eta Ingalaterraren aurkako erasorako (“Armada Garaitezina” deitu zioten, larregiko konfiantzak ematen duen arrokeriaz...


Urgull eta abar

getag 1456133226747 G&G | 2007-04-20 18:07

Gauza jakina da toponimia, eta kostaldeko toponimia bereziki, itsasoan zehar zabaltzen dela, barreiatzen dela eta leku berriak izendatzeko ingurune ezagunetako izenak erabili izan dituztela itsasgizonek. Horrela, Ameriketako Ternuan marinel bretoi eta normandoek Bretainiako eta Normandiako toponimoekin bataiatzen zituzten paraje berriak. Euskaldunek, berriz, euskal toponimoez. Euskal kostaldeko hainbat leku-izen, bestalde, Normandiatik datozela ematen du, hala nola Donostiako Urgull mendia. Eta sinesten ez baduzue, begiratu Jersey uharteko Gorey hiriko Montorgeuil gazteluaren itxura, joa...


Blogosferaren atlasak

getag 1456133226747 G&G | 2007-04-19 00:58

Baliabide interesgarria aurkitu dut interneten: blog politikoen atlasa irudikatzeko tresna bat: Blogopole. Frantzian, abian den lehendakaritarako hauteskundeek berritasun teknologiko ugari ekartzen ari dira. Gurean behintzat berritasun direnak, esan nahi baita. Ikusi www.blogopole.fr


getag 1456133226747

Zubiartea naiz. Nire bloga da hau. Nire iritziak bilduko ditu, baina zureak ere onrtzeko prest nago. Iritziez gain, gertakariak, jakingarriak eta are bitxikeriak ere bilduko ditut. Gizonezkoa naiz, euskalduna eta abertzalea. Baita Athletic-zalea, kantuzalea eta historiazalea ere. Ez, ordea, dogmazalea eta utopiazalea.

Kategoriak