zaharrak berri!

getag 1456133226747 G&G | 2007-06-05 20:42

Krisialdia nabarmendu da bart goizaldean.
Krisian dagoena, baina, ez da gizartea, lan egiten, gozatzen eta jiratzen den gizon-emakume multzoa, zahar eta gazte, heldu eta ume, langile, ikasle zein etxekoandre.
Ez. Krisian dagoena ezker abertzalea da: berriro ere bere ahalkearen erakusgarria eman digu, berriz ere erantzunik ez duenaren erantzun faltsua eman du, hots, mehatxua, bortxaren iragarpena.

Krisia, beraz, inpotentzia da lehenik, egoerari modu egokian, pentsatuen eta eraginkorrean erantzuteko ahalmenik eza.
Baina besterik ere bada: etorkizun ezezagunaren aurrean beldurra, askatasunaren beldurra.

Mundu zaharra hiltzen ari baitzaio ezker abertzaleari eta mundu berria ez da oraindik jaio. Aberkideen odolez uste al dute ezabatuko dutela beren beldurra?

Ezker abertzalearen slogan bakar batek du egia bihurtzeko itxura: Herriak ez du barkatuko! Beraiei, ordea.



Utzi iruzkina: