Urgull eta abar
Gauza jakina da toponimia, eta kostaldeko toponimia bereziki, itsasoan
zehar zabaltzen dela, barreiatzen dela eta leku berriak izendatzeko
ingurune ezagunetako izenak erabili izan dituztela itsasgizonek.
Horrela, Ameriketako Ternuan marinel bretoi eta normandoek Bretainiako
eta Normandiako toponimoekin bataiatzen zituzten paraje berriak.
Euskaldunek, berriz, euskal toponimoez.
Euskal kostaldeko hainbat leku-izen, bestalde, Normandiatik datozela
ematen du, hala nola Donostiako Urgull mendia. Eta sinesten ez baduzue,
begiratu Jersey uharteko Gorey hiriko Montorgeuil gazteluaren itxura,
joan den mende hasierako argazki baten arabera.
Bistan da bien arteko antza eta, beraz, Donostiakoaren izenaren jatorria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: