G&G

giltza eta gakoa

Erantzunik ez?

4
getag 1456133226747 G&G | 2007-04-19 00:28

Ruiz Soroa zutabegileak hiru artikulu argitaratu ditu Vocento taldeko egunkarietan  hile honetan zehar. Iritziak iritzi, ezin ukatu zaio Ruiz Soroari bere arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko kemena. Euskararen normalizazioa zuten mintzagai artikuluok eta, asmatuko zenuten honez gero, aurkako jarrera hariltzen zen hiru lanetan barrena.Herritarren eskubideen izenean, hizkuntza-politika oro gaitzesten baitzen, Espainiako Konstituzioaren 3. artikulua barne. Hots, jarrera liberal hertsi-hertsia edo erradikala. Artikuluak interesgarriak ziren, dudarik gabe, eta harrigarri gertatu zaidana ...


Ba al zenekien?

2
getag 1456133226747 G&G | 2007-04-16 17:33

Spitalfields-eko dama Londreseko hirian, Spitalfields izeneko auzoan, arkeologia- lanetan ari ziren 1999an. Erdi Aroko ospitale eta hilerri bat ari ziren aztertzen. Ustekabean, baina, askoz ere aurkikuntza garrantzitsuagoa egin zuten: erromatar garaiko hilobia. Kare-harrizko kutxa handiaren barruan berunezko zerraldoa eta, haren barruan, giza hezurdura eta zenbait hondar agertu ziren. Jakina denez, Julius Caesar bera saiatu zen aurrenik Ingalaterra bereganatzen, Kristo aurretiko 50. urtean, baina Claudius inperadoreak menderatu zuen, azkenik, lehen mendean. Horretaz, erromatarrek 300 urteta...


Kerobia

getag 1456133226747 G&G | 2007-04-16 17:06

Rose Escargot, Kerobia talde iruñarraren azken diskak (2006) izugarrizko arrakasta izan du. Bigarren diska honek taldearen heldutasun musikalean aurrerapauso bat ekarri du, beren ezaugarri behinenei huts egin gabe: dentsitate melodikoa eta poema-hitzen garrantzia. Azken batean, Kerobiako mutilek (noizko neskaren bat taldean?) mezuak hobesten dituzte, forma landuaz bat. www.kerobia.com


Gaur zer berri?

getag 1456133226747 G&G | 2007-04-16 16:58

Japoniera-euskara hiztegia egin bide dute Goi-Hatakoek, Sustatun irakurri ahal izan dugun bezala. Ikusi hemen: http://www.goihata.com/eu/japoniera-hiztegia/


Aberri egunak 75 urte

2
getag 1456133226747 G&G | 2007-04-14 22:03


Ibili, egia delakoan!

getag 1456133226747 G&G | 2007-04-14 18:37

Blog honen helburua? Bat ere ez. Zertarakoa? jolas egitea, saio bat egitea eta zuengana heltzea. Nahikoa ez dela, blog bat sortzeko? Gure amonak hala esaten zuen: Ibili, egia delakoan!


getag 1456133226747

Zubiartea naiz. Nire bloga da hau. Nire iritziak bilduko ditu, baina zureak ere onrtzeko prest nago. Iritziez gain, gertakariak, jakingarriak eta are bitxikeriak ere bilduko ditut. Gizonezkoa naiz, euskalduna eta abertzalea. Baita Athletic-zalea, kantuzalea eta historiazalea ere. Ez, ordea, dogmazalea eta utopiazalea.

Kategoriak