Fernando Pessoak bere izenez sinatu zituen idazlan batzuk, heteronimoen mozorrorik gabe. Jakina denez, idazlearen izaera konplexuaren ispilu da nortasun-anabasa hori, izengoiti bakoitzak bere ezaugarriak baititu. Pessoaren izenpeak (ortonimoak), ordea, askotarikotasun ugari hori jasotzen du, eta bateratzen hein batean, poemok ez baitzaizkio ildo jakin bati jarraikitzen. Gaur, bi liburutako emaitzak ekarriko dizkizuegu: Mensagem [Mezua] eta Cancioneiro [Kantutegia]. Musika: www.musopen.org web gunetik hartuta: Antonín Dvorak, 9. Sinfonia E Minorrean 'Mundu berritik', Op. 95 - I. Adagio - ...


Gaur Xerezade erromantiko jarri da, eta nor hobea amodioaz eta desamodioaz berba egiteko, gure bertsolari eta poetarik goxoena, sentikorrena baino? Bizitzak gogor hartu zuen Bilintx, baina berak irribarrez eta burla ttantta batez egin zion aurre, eta are gehiago: transgresore galanta izan zen, barrenak izan baitzituen bere kaleko hizkeran euskaldunen aurrera agertzeko amodioa gora-gora aldarrikatzen... Jaun-andreok, zuekin, Indalezio Bizkarrondo "Bilintx". All you need is love... Irakurle gonbidatua: JAIONE AGIRRE. Adi!! Bukaera aldera, kutixia bat dago...ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakat...


Aran ta muño gañez Aralar aundia, euskotarren zaindari Mikelen mendia: koskak elur-dirdaiek bil ta, dirudia amets eder mamitu ortzian geldia.  Xabier Agirre, Lizardi: Biotz-begietan “Izotz-ondoko eguzki”


Izotzak estali zun gure Euskalerria; mintzo ozenak zabaldu berbizkun-berria. Itzal-zokondoetan lore, izotz-bitxia; baña gañetaz ari yauntzen eguzkia.  Xabier Agirre, Lizardi: Biotz-begietan “Izotz-ondoko eguzki”


Sagasti solla lotan, abar makur nâspil; zelaiek, orbelpean, ametsetan Orril; txori gaxoei aztu gau latzaren urbil; aizeñoa lillurak otxanduta dabil. Xabier Agirre, Lizardi: Biotz-begietan “Izotz-ondoko eguzki”


Aranak mailka daude gorantza yarriak; guzien ondarrean laño urdin, begiak; izotz-arnasa, agian, baititu iguzkiak zernai tauparazteko men zoragarriak. Xabier Agirre, Lizardi Biotz-begietan, “Izotz-ondoko eguzki”


Lurrazpiko errekak

ahopeka 1456130493047 ahopeka | 2008-05-12 00:24

Beldurraren isiltasunean isuritako malkoeklurrazpiko errekak osatu zituzteneta pitzatutako haitzetan barrena egin du bidememoriaren emariak.Askok lubakia izan zuten hilobieta hilobi guztiak dira lubakihezurretanADNa bezala irakur daitezkeelakohaien ametsak.Lur mugimendu erraldoietan adituak direnakindusmakina txiki baten beldur dira,ahanzturaren zulo lokaztuetandituztelako zutoinakberen bulego distiratsuek.Ez dira bahezur horiek izangoindar metaketarakobehar ditugun hildako guztiak?Atera liteke itzaletatikgure herria itzaletatik?Ahanzturaren lurrak memoriaz bustirikhazi dadila batasunaren z...


Ur baso bat gainera erori zitzaionetik ez dago mirari handietarako baina memoria lehenengo egunean bezelaxe du. Nik ere ahaztuta nuen orain urte pare bat idatzitako hau: Bazatoz eta ez dakit Aurrean zaitudanean zer egin Zure ile mardula, haizearekin dantzan dabil Eta ni, dantzatzen nauzu zure hitzen doinuarekin Begirada lausoak, mugimendu ixilak, irri itsuak Eta ni, hor, zuri so, gure txanda noiz iritxiko zain Zenbat gauza esan ditzakedan Eta zenbat ixildu Esperoan esperantza galtzen Zure konpañiaren tranpan Eta ni, enaiz zure bila irteten Aurkituko zaitudanaren arriskua baitago Arrisku hor...


Azken iruzkinak