Portatil zaharra piztu eta nire oroitzepenekin elkartu naiz beste memoria baten bidez

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-18 10:27
8

Ur baso bat gainera erori zitzaionetik ez dago mirari handietarako baina memoria lehenengo egunean bezelaxe du. Nik ere ahaztuta nuen orain urte pare bat idatzitako hau:

Bazatoz eta ez dakit

Aurrean zaitudanean zer egin

Zure ile mardula, haizearekin dantzan dabil

Eta ni, dantzatzen nauzu zure hitzen doinuarekin

Begirada lausoak, mugimendu ixilak, irri itsuak

Eta ni, hor, zuri so, gure txanda noiz iritxiko zain

Zenbat gauza esan ditzakedan

Eta zenbat ixildu

Esperoan esperantza galtzen

Zure konpañiaren tranpan

Eta ni, enaiz zure bila irteten

Aurkituko zaitudanaren arriskua baitago

Arrisku hori ordea, gozoa da

Horrek ematen bait dit lo aurreko ipiuna…

Eta lotako ametsa

Eta ametsak, ametsak bakarrik

Pena merezi du

zuri-zuri

zuri-zuri 2007-01-18 13:59 #1

Jooooolin Mikel!

K txulo! Oso politta! K poeta k eres! Ez geben zeure fazeta hori ezauketan e... Beti aurrera inbihar dala esan izaten da; hala eta be batzutan atzera ittiak merezi dau. Ezta?

bewater

bewater 2007-01-18 15:47 #2

Ametsak droga bezalakoak dira, une batez errealitatetik kanpo eramaten zaituzte, baina ondoren ez dute ezertarako balio...hasi hadi ametsak errealitate bihurtzen, hire ametsa hire egi bihurtzen...zaindu hadi eta eskuminak denei...

i eme

i eme 2007-01-18 16:02 #3

Ederra... ez neok poesia zalea; ez neok irakurle amorratua (ikus edo entzun nahiago diat irakurtzea baño) baña horrelako gauzak noizbein irakurtzeak on egiten ziak. Zuri-zurik dion bezala, nik ere ez nian fazeta hau ezagutzen.  Segi zak hola, horrelako gauzek egiten bai zigutek aberats.

Amuitz

Amuitz 2007-01-18 20:13 #4

Ba merezi izan dik artxibo zaharrak begiratzea!

nerediamond

nerediamond 2007-01-18 22:36 #5

utz nazazu ametsetan, espazioa ere ukitu dut eta...

utz nazazu ametsetan, infinituaren amaiera aurkitu dut ta...

Zerdiok bloga

Zerdiok bloga 2007-01-19 00:38 #6

Kaixo hi

Benetan gustau zaitek hire bloga, eta gure blogaren esteketan jarri diat. Sartu gure blogea aber ze iruitze zaiken Zarauzko zenbaitek idazte diaun bloga.

beti prest

ZERDIOK  http://zerdiok.mundua.com

indezent

indezent 2007-01-19 09:10 #7

Bai, batzuetan meriziko du agian atzera itteak baina itxaroten gelditzea ere ez da ona izaten. Ametsetatik bizitzeak, ez bizitzea ekar lezake askotan.

Ze kantu da hori Nerea, ez dakit baino Zea Mays-en haize guztik dauzek.

Sartu neok Zerdiok blogean eta lehen mezua olerki honen lengusua edo delakoan neok. Halare, ez dik uzten erantzunik jartzen sesiorik hasi gabe

nerediamond

nerediamond 2007-01-19 21:10 #8

Pelutxe pal señorito!!! Acertaste!jejeje!!! Zea Mays-en kantu batena da bai...

Azkenaldixak ni be artxibo musikal zaharrian begiratzen ibili naz. a la porra con el rock, blues y todo lo demás! Zea Mays-ekin engantxau naz berriro!!!!!!!

Ale ermitaño! Asteburu hontan a estudiar como condenaus!!!

Utzi iruzkina: