FERNANDO PESSOAK SINATUAK: PORTUGESEZKO POEMAK

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2011-11-27 15:38
1


Fernando Pessoak bere izenez sinatu zituen idazlan batzuk, heteronimoen mozorrorik gabe. Jakina denez, idazlearen izaera konplexuaren ispilu da nortasun-anabasa hori, izengoiti bakoitzak bere ezaugarriak baititu. Pessoaren izenpeak (ortonimoak), ordea, askotarikotasun ugari hori jasotzen du, eta bateratzen hein batean, poemok ez baitzaizkio ildo jakin bati jarraikitzen.

Gaur, bi liburutako emaitzak ekarriko dizkizuegu: Mensagem [Mezua] eta Cancioneiro [Kantutegia].

Musika:

www.musopen.org web gunetik hartuta:

Antonín Dvorak, 9. Sinfonia E Minorrean 'Mundu berritik', Op. 95 - I. Adagio - Allegro molto 9. Sinfonia E Minorrean 'Mundu berritik', Op. 95 - II. Largo

ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

Luistxo

Luistxo 2012-06-16 10:20 #1

Itzulpen lan zaila izango zen... Lehen sorta epikokoak latzak egin zaizkit, Kantutegikoak arinagoak. Zorte on liburuarekin, Roque.<br />


Utzi iruzkina: