Ushuaia Argentinako Patagonian dago, Anktartikatik hurbil, Atlantikoa eta Ozeano Barea lotzen dituen ubidearen ertzean.Basamortu hotz eta urrun hartan bada euskal jatorriko maisu eta idazle bat: Emilio Urruty.Emilio Urrutik mezu hau idatzi eta jarriarazi du bere etxeko etarian: "URRUTI HEMEN DA"Izan ere, guretzat izan daitekeen urrutiena, bertan da.Emilio, inoiz euskaldunen batek, Ushuaiako kale haizetsuetan barrena, zure etxe aitzinean gertatu eta idazkun hiorri begiratzen badio, noraino iritsi den jakiteaz gain, beste euskaldun bat aurkitu duela ikusiko du. Atea jo eta sar dadila eskatzen...
Oporrak amaitu ziren, baina blogintzari ekiteko alperkeriak jota nengoen. Erosoa da bizitza igarotzen ikustea, ibaiaren joanari begira bezala. Baina murgildu beharra dago.Astero idaztea, hemengo eta hango, etxeko eta auzoko gaiak jorratzea, iritzia xalo eta ahalik eta landuen eta argien azaltzen saiatzea: horra hor asmoak.Beste batzuk ere bai: elkarrizketarako prest egotea, iritzi osagarri eta are kontrajarriei lekua egitea, matazetatik haria ekartzea. Ahots bakarra ez baita ezer besteren oihartzun gabe, ahots ere ez baita belarri adirik gabe.Politikaz jardutea aspergarri dateke. Bitxikeria...
Mende berriko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten lagunduko digu gogoetarako topagune honek. Erronka berriek parte hartzeari eta adostasunari begirako dinamika berriak eskatzen baitituzte. Asmo horrekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta ireki bat proposatzen die euskal gizarteko pertsona eta sektore guztiei. Gogoeta ahalik eta zabalena izango da aztergaiei dagokienez, eta ahalik eta irekiena parte hartzaileei dagokienez. Izan ere, gure gizartea anitza da baita hizkuntzei dagokienez ere. Horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal m...
"Soldadu txinarrei monje budista jantziak banatzen" da argazki honen izenburua. Guk, Iñaki Anasagastiren blogaren bidez ezagutu dugu. Horrela zoien Anasagastik atzo: "Argazkiak erakusten du Tibeta iristean soldadu txinarrei nola banatzen zaizkien monje budista tibetar jantziak, horiekin desgisatu eta istiluak sortu ditzaten.Herritarrak baketsu agertzen badira kalean, nola zuritu errepresio gogorragoa munduaren aurrean? Erraza da: indarkeriazko ekintzak sortuz, grabatuz eta munduaren aurrean erakutsiz..." Honaino Anasagastiren mezua.Harritu egin gintuen, egia esango badugu, argazkiaren ...
Londreseko hirian, Spitalfields izeneko auzoan, arkeologia-lanetan ari ziren 1999an. Erdi Aroko ospitale eta hilerri bat ari ziren aztertzen. Ustekabean, baina, askoz ere aurkikuntza garrantzitsuagoa egin zuten: erromatar garaiko hilobia. Kare-harrizko kutxa handiaren barruan berunezko zerraldoa eta, haren barruan, giza-hezurdura eta zenbait hondar agertu ziren. Jakina denez, Julius Caesar bera saiatu zen aurrenik Ingalaterra bereganatzen, Kristo aurretiko 50. urtean, baina Augustus inperadoreak menderatu zuen, azkenik, lehen mendean. Horretaz, erromatarrek 300 urtet...
Tibet Askatu! Chinese authorities massacres tibetan people. More than a hundred dies in a week of protests in Lhasa and others tibetan cities, even in neighboroug regions, historically part of the Tibet. Dalai Lama claims for peace and menaces resign if protests goes not pacefully.
Ezagunak dira joan den mendeetako euskaldunen itsas-abenturak, Atlantikoan zehar eta haratago. Noiz arrantzale edo merkatari, noiz itsaslapur, Hegoaldeko zein Iparraldeko euskaldunek sonatxoa lortu zuten XV-XVIII. mendeetan beren ausardia, trebezia eta bipiltasunari esker. Ipar-Atlantikoa izan zuten gure arbasoek, bereziki, beren azioen eta balentrien zelai zabal eta mugagabe. Spitzberg uharteetatik Ternua eta Labradorreraino, Islandiatik eta Kanariasetaraino. Arrantzaleku guztietan eta portu ugaritan entzun izan dira mendeetan zehar euskal azentu desberdinak eta guzti horietan...
Arrasateko zinegotzi-ohi sozialista bat erail du ETAk, Isaias Carrasco, etxetik ateratzerakoan, alabarekin, lanera zihoala.Proportzioa eta errealitatea ahazteko arriskua dugu, hainbeste urteko sarraski gero eta zentzugabeago honen zurrunbiloan. Zer egin bide du Isaias Carrasco langileak heriotza merezi izateko? Zein zen haren errua? Sozialista izatea. Inoiz zinegotzi izana!Zergatik Isaias? Zer egin du Isaiasek beste zinegotzi-ohi sozialistek egin ez dutena? Ezer ez, ziur aski. Isaias erail dute erraza zelako, bizkarzainik eduki ez eta haren joan-etorriak norbaitek zaindu eta txibateatu ditu...
Ziber-aktibismoa boladan dago: gero eta kausa gehiago defendatzen dira sarean, besteak beste, blogen bidez. Horrek blogosfera zabaldu, ugaldu eta aniztu egiten du eta, beraz, askatasunari eta demokraziari egiten dio mesede.Baina ("baina madarikatua...") badira aktibismoa modu ziztrin eta zekenean ulertzen dutenak, sarean bizitzan bezala, ideien eztabaida ez baina iraina, gezurra, zaborra hitz batean, barreiatzera dedikatzen direnak. Herrialde guztietan daudenez, gurean ere badira.Imaginatu ezazue hauteskunde aldian sortutako blog bat (anonimoa, noski, baina hori beste eztabaida bat da) gaur...
ETAren atentatua arbuiatu egin du Derioko ANVk EITB24, 2008/02/29 Alderdi abertzaleak elkartasuna adierazi die PSE-Eeko militante eta kaltedun guztiei eta “tankera honetako indarkeria ekintzek” ez dutela “inora eramaten” nabarmendu du. argazkia handitu Derioko kontzentrazioa. Argazkia: EiTB Jon Ruiz Derioko EAE-ANVren zinegotzia ez da gaur goizean ETAk PSE-EEren egoitzaren aurkako atentatua gaitzesteko saioan egon, ez baitio inork abisatu, zinegotziak berak azaldu duenez. Hori dela eta, a...
Zubiartea naiz. Nire bloga da hau. Nire iritziak bilduko ditu, baina zureak ere onrtzeko prest nago. Iritziez gain, gertakariak, jakingarriak eta are bitxikeriak ere bilduko ditut. Gizonezkoa naiz, euskalduna eta abertzalea. Baita Athletic-zalea, kantuzalea eta historiazalea ere. Ez, ordea, dogmazalea eta utopiazalea.