Dama euskaldun bat Londinum-en

getag 1456133226747 G&G | 2008-03-28 10:17

Londreseko hirian, Spitalfields izeneko auzoan, arkeologia-lanetan ari ziren 1999an. Erdi Aroko ospitale eta hilerri bat ari ziren aztertzen.

Ustekabean, baina, askoz ere aurkikuntza garrantzitsuagoa egin zuten: erromatar garaiko hilobia.

Kare-harrizko kutxa handiaren barruan berunezko zerraldoa eta, haren barruan, giza-hezurdura eta zenbait hondar agertu ziren.

 Jakina denez, Julius Caesar bera saiatu zen aurrenik Ingalaterra bereganatzen, Kristo aurretiko 50.  urtean, baina Augustus inperadoreak menderatu zuen, azkenik,  lehen mendean.

 Horretaz, erromatarrek 300 urtetan agindu zuten Gaur egun, gutxi gora behera, Ingalaterra den horretan.

 Londinum hiria zuten hiriburu, gaurko Londres, eta bertan kokatu ziren erromatar administrazoaren erakunde nagusiak. Ez da, beraz, harritzekoa hiri horretan aztarmak aurkitu izana.


 Spitalfields-eko aurkikuntzak, baina, txundituta utzi zituen arkeologoak. Emakume gazte batenak ziren hezurrak: luze etzanda, esker besoa bular gainean zuen eta buru azpian erramu-ostozko burukoaren hondakinak zituen. Hilobiaren tankera pertsona aberats edota familia onekoa erakusten zuen: berunezko zerraldoa fin-fin landua, Txinako setazko jantziaren hondarrak, Siriako urrezko hariaren arrastoak, arbeltxezko kutxaxoa zein kristal finez egindako bonbiltxoa. Itxura guztien arabera, Kristo ondorengo laugarren mendekoa zen hilobia, 375 urtekoa, gutxi gora behera.


 Gorpuzkinak aztertzerakoan izan ziren, halabaina, ezustekorik handienak. Hezurrek emakumezko gazte bat zela adierazi zuten, hogei bat urtekoa, eta, oxigeno-isotopoen analisiaren arabera, ez Ingalaterran jaio eta bizitakoa, Mediterranear klimako leku beroagoan baizik. Analisi genetikoek, berriz, gaur egungo euskaldunen tankerako ADNa antzeman zuten.

 Londreseko printzesa deitu zioten hedabideek eta baita Spitalfields-eko dama gaztea.

 Gehiago oraindik: Londreseko Museoko teknikariek printzesaren aurpegia itxuratzea lortu zuten, buru-hezurra oinarri harturik. Hemen duzu orain mila seiehun urte baino gehiago Londresen hilobiratutako euskal printzesaren aurpegia.

Nola iritsi ote zen Ingalaterrara Euskal Herriko hegoaldetik?

 Euskaldun presentziaren arrastorik bazen, lehendik ere, Britannia-n: Sydenham izeneko herri baten Traianus inperadorearen garaiko harri idatzi baten Cohors II Hispanorum Vasconum aipatzen da, hots, Hispaniako baskoiek osatutako talde militarra. Talde beraren arrastoak, bestalde, Budapest-en, Mauritania Tingitana-n (Marruekosetan), Alcalá del Río-n (Sevillan) y Nîmes-en (Galia Narbonense) ere agertu dira. Varduli (giputzak-edo) eta Aquitanorum (Akitaniarrak) ere agertzen dira han hemenka.

Bigarren mendean (K.o. 105. eta 122. urteetan) Cohors Secundae Vasconorum civium Romanorum, hots, erromatar hiritar euskaldunen bigarren kohortea ere Ingalaterran egona zela badakigu. Cohors Primae Fida Vardullorum civium Romanorum equitata milliaria izenekoa, berriz, giputz fidelez osatutako zaldun-taldea zen eta Ingalaterrako iparrldean, Hadrianoren Hesia babesten lehen mendetik 3. menderaino ibili zen. Cohors Primae Aquitanorum (Akitaniarrak) ere agertzen dira han hemenka.

Euskal gudagizonek, horretaz, Erromatar Inperioan barrena beren karrera militarra egiten zutela adierazten digute aipamen horiek.

 Spitalfields-eko dama, agian, euskal buruzagi erromatartu baten alaba ala emaztea izan zitekeen, Iberus hibaiaren lurralde beroetan jaio eta hazi ondoren Londinum-eko lanbro artean hogeitsu urterekin hila.

 Siat terra levis. Lurra arin gerta bezaio.

Informazio gehiago: http://www.britannia.com/history/londonhistory/spitbod.html

Recent excavation of a Roman cemetery lying to the south of the medieval priory graveyard has revealed a huge limestone sarcophagus, dubbed a "most sensational find" by its discoverers. From the receptacle's size and rarity, the occupant has been identified as a Roman Londoner of particular wealth and eminence: perhaps even a member of the Governing family.

The stone sarcophagus, with a sealed lead coffin inside, was buried in the early fourth century. It was uncovered a few weeks ago in a Roman cemetery at Spitalfields Market near the City of London.


Utzi iruzkina: