Londreseko hirian, Spitalfields izeneko auzoan, arkeologia-lanetan ari ziren 1999an. Erdi Aroko ospitale eta hilerri bat ari ziren aztertzen. Ustekabean, baina, askoz ere aurkikuntza garrantzitsuagoa egin zuten: erromatar garaiko hilobia. Kare-harrizko kutxa handiaren barruan berunezko zerraldoa eta, haren barruan, giza-hezurdura eta zenbait hondar agertu ziren.  Jakina denez, Julius Caesar bera saiatu zen aurrenik Ingalaterra bereganatzen, Kristo aurretiko 50.  urtean, baina Augustus inperadoreak menderatu zuen, azkenik,  lehen mendean.  Horretaz, erromatarrek 300 urtet...