Euskara eztabaidagai, euskara adostasun bila

getag 1456133226747 G&G | 2008-05-05 17:50

Mende berriko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten lagunduko digu gogoetarako topagune honek. Erronka berriek parte hartzeari eta adostasunari begirako dinamika berriak eskatzen baitituzte. Asmo horrekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta ireki bat proposatzen die euskal gizarteko pertsona eta sektore guztiei.

Gogoeta ahalik eta zabalena izango da aztergaiei dagokienez, eta ahalik eta irekiena parte hartzaileei dagokienez. Izan ere, gure gizartea anitza da baita hizkuntzei dagokienez ere. Horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal munduak ere lekua izango du ekimen honetan.

Ekimenaren abiapuntua Oinarrizko Txostena deiturikoa da. Txosten hori euskal kulturako eta gizarteko pertsona kualifikatuek egin dute, eta euskararen egoerari buruzko gogoeta sakona eskaintzen du, ekimenari oinarri sendo bat eskaintzearren.

 


Utzi iruzkina: