Zabor-blogak
Ziber-aktibismoa boladan dago: gero eta kausa gehiago defendatzen dira sarean, besteak beste, blogen bidez. Horrek blogosfera zabaldu, ugaldu eta aniztu egiten du eta, beraz, askatasunari eta demokraziari egiten dio mesede.
Baina ("baina madarikatua...") badira aktibismoa modu ziztrin eta zekenean ulertzen dutenak, sarean bizitzan bezala, ideien eztabaida ez baina iraina, gezurra, zaborra hitz batean, barreiatzera dedikatzen direnak. Herrialde guztietan daudenez, gurean ere badira.
Imaginatu ezazue hauteskunde aldian sortutako blog bat (anonimoa, noski, baina hori beste eztabaida bat da) gaur arte bi mezu besterik ez duena eta biak abertzale bakezaleon kontrakoak. Gutxienekoa da, nire ustez, argudioak benetakoak diren ala ez. Kontua da badirela sarean, kalean bezala, zikintzera dedikatzen direnak.
Hori ez da elkarrizketa, eztabaida ireki eta librea, hori ez da zibe- aktibismoa. Hori zabor-bloga da.
Izena ere horren adierazgarria du: Estolderia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: