Nazioak desagertzen al dira?
Nazioak sortu egiten dira. Literatura ugari dago naziogintzaz ("Nation making") edo nazio-eraikuntzaz ("Nation building").
Euskal Herrian franko zabaldu da nazio-eraikuntza kontzeptua, nazioa ethnos bat izan beharrean demos bat dela uste dugunon aldetik. Nazioa ez datorrelako historiaren laino artetik, herritarron asmo eta atxikimendutik baizik, nazioa proiektu polikito bat da, egunerokoan sortu eta eraiki beharrekoa.
Espainia eta Katalunia bezalaxe, eta Borja de Riquer historialari katalanari zor diot ideia hau, Euskal Herria edo Euskadi (hau baita euskal nazio proiektuaren izena) nazio osatu gabea da, garatu gabea. Erdibidean geratutako nazioa.
Euskal Herrian gure burua abertzale jotzen dugunok nazio horri atxiki gatzaizkio, euskal nazioa dugu gurea, proiektuan besterik ez bada. Dena den, abertzaleok herritarren gutxiengo bat gara, akaso erdia, gutxiago segur aski. Orduan, Euskadik zein etorkizun du? Nazio oso eta bete izateko beharko lukeen atxikimendu zabal eta ia erabatekoa lortzen ez badu (eta oraingoz ez dirudi gauetik goizera mirakulu hori gertatuko denik) zein aldetara joko du? Nazio-eraikuntzak aurrera egingo du ala, porrot eginez, desagertu egingo da?
Gehiago irakurri behar dut honetaz, baina nire gaur eguneko tesia da nazioak ez direla desagertzen, ez direla atzera bueltatzen, berriz ere ethnos izatera edota beste nazio baten urtzera. Uste dut gurea bezalako indarra eta sostengua bildu duen nazioak, garaitzeko besteko indarrik ez badu ere, ez dela galduko.
Zer bilakatuko gara, ordea?
Iruzkinak
UKTwa 2007-10-25 02:47 #1
<p>Honela jarraiturik, lehengo juduak bezalakoak... lurrik gabeko herria... eta hori euskaraz egiten jarraituz gero.... bestela... moral komunik ere ez dugu eta.... Pentsaizu....</p>
Utzi iruzkina: