CATALUNYA TXAPELDUN!

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2010-07-13 15:01

Espainiarrek uste dute munduko futbol txapelketa irabazi dutela, eurak direla onenak (futbolean, noski), eta, gezur horren aitzakian, harro-harro ari dira non-nahi erakusten beren espainiartasuna; baita Euskal Herrian ere, azken orduetan ikusi ahal izan dugunez.    Ahaztu egin dute, ordea, espainiar estatuan gatibu bizi garenok, behintzat, ez dugula horrela ikusten, ez dugula horrelako harrotasunik sentitzen; edo, bestela esanda, gu ez gara espainolak izaten. Baina, sentimenduak sentimendu, bi datuk frogatzen dute ongien Espainiak ez duela mundialik irabazi: 1) Munduko Futbo...


EUSKAL HERRIA, NAZIO BAT, SELEKZIO BAT, FEDERAZIO BAT Urteak eta urteak daramatza Euskal Herriak bere selekzio nazionalen ofizialtasuna aldarrikatzen" Horren lekuko da ESAIT, azken 13 hauetan horretan ari delako buru belarri. Egun, inork ez du zalantzan jartzen euskal herritar gehiengo handi batek, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen duela. Iaz, abenduaren 29an, Bilbon, Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat lelopean ESAITek antolatutako ekimena horren adibidea besterik ez da. Duela 12 hilabeteko ekimena antolatzeko erabili genituen arrazoien artean, espainiar eta frant...


NAZIOA EZ DA ABERRIA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-06-20 16:49

Gaur, herriko taberna batean, bromatxo bat sortu da bertan ginenon artean. Telebistan Eurokopa beste gairik ez dagoela eta, abertzale amorratua den Karlos tabernariari, txantxetan, zera esan diot nik: "Aurton, beharbada, final-laurdenetatik pasatu eta Eurokopa irabaziko duzue". Jakina, Karlosek bere abilezia erakutsi dit berehala, eta honelaxe erantzun: "Ez dut uste, gureek ez dute hor jokatzen. Eta zu bezalako abertzale batek jakin egin beharko luke hori". Broman horraino iritsita, egokia iruditu zait tira egitea eta haratago eramatea kontua. Orduan, nik zera erantsi diot, ni neu ez naizel...


Gaur ei da aberri eguna. Euskal abertzaleen aberri eguna, alegia. Ni, ordea, kontzientzia dudanetik neure burua abertzaletzat dudan hau, etxeko epelean ari naiz eguna ematen. Lasai, neure Euskal Herrian. Espainiako hauteskundeen ondorengo ajeak darabiltzate oraindik ere ahotan politikari gehienek. Eta, gaur ere, zorioneko aberri egun honetan, zeresana emango dute abertzaleen emaitza kaskarrek; jeltzaleenek gehienbat, baina ahaztu barik EA eta Aralar ere barregarri gelditu direla. Ezber Abertzalekoek, aldiz, zer emaitza lortu dituzten jakiterik ez dago, beren burua abstentzioan ezkutatzea e...


Nazioak desagertzen al dira?

1
getag 1456133226747 G&G | 2007-10-18 17:07

Nazioak sortu egiten dira. Literatura ugari dago naziogintzaz ("Nation making") edo nazio-eraikuntzaz ("Nation building"). Euskal Herrian franko zabaldu da nazio-eraikuntza kontzeptua, nazioa ethnos bat izan beharrean demos bat dela uste dugunon aldetik. Nazioa ez datorrelako historiaren laino artetik, herritarron asmo eta atxikimendutik baizik, nazioa proiektu polikito bat da, egunerokoan sortu eta eraiki beharrekoa. Espainia eta Katalunia bezalaxe, eta Borja de Riquer historialari katalanari zor diot ideia hau, Euskal Herria edo Euskadi (hau baita euskal nazio proiektuaren izena) nazio os...


Nazioarteko erakundeek Giza Eskubideen Egun izendatu dute abenduaren 10 eta, urtero bezala, aurten ere hainbat ekimen antolatuko da munduan zehar. Eskubideen eguna izanik, eta kontuan izanik bai Euskal Herriaren eta bai euskal herritarren eskubideak ukatu egiten direla une honetan, aldarrikapen eta salaketa egun bihurtu behar dugu egun hau. Gure naziotasuna eskubidea da, baina eskuratu egin behar dugu eta, horretarako, Udalbiltzak Naziotasunerako Eskubidearen Eguna antolatuko du berriz abenduaren 16 eta 17an. Busturian: abenduaren 17an (igandea), eguerdiko 12etatik aurrera Axpeko Ispillueta...


Azken iruzkinak