NAZIOA EZ DA ABERRIA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-06-20 16:49

Gaur, herriko taberna batean, bromatxo bat sortu da bertan ginenon artean. Telebistan Eurokopa beste gairik ez dagoela eta, abertzale amorratua den Karlos tabernariari, txantxetan, zera esan diot nik: "Aurton, beharbada, final-laurdenetatik pasatu eta Eurokopa irabaziko duzue".Nazioa ez da aberria por ti.

Jakina, Karlosek bere abilezia erakutsi dit berehala, eta honelaxe erantzun: "Ez dut uste, gureek ez dute hor jokatzen. Eta zu bezalako abertzale batek jakin egin beharko luke hori".

Broman horraino iritsita, egokia iruditu zait tira egitea eta haratago eramatea kontua. Orduan, nik zera erantsi diot, ni neu ez naizela abertzalea, ezer izatekotan, euskaltzalea eta naziozalea naizela. Karlosek, ordea, ez dio garrantzirik eman nahi izan horri, "argot" kontu txatxua besterik ez delakoan, eta denok, jeltzale, abertzale nahiz ni bezalako "naziozale" bitxo arraroak, guztiok gabiltzala bide berean: Euskal Herria helburu (Txillardegi dixit).

Horretan geratu da kontua. Ederki ulertu diogu elkarri zer esan nahi izan dugun, eta, horregatik, ez da "txantxetako elkarrizketa" hori luzatu beharrik egon. Baina, gerora, etxeratzerakoan, zer pentsatua eman dit Karlosekiko elkarrizketatxoak, azken batean, eskolan ondo ikasi genuen bezala, adierazle orok adierazi bat baitarama ezkutuan. Eta, "abertzale" eta "naziozale" adierazle ezberdinak diren neurrian ("aberria" eta "nazioa" diren hein berean), beharbada, kontzeptu bi horien azpian "ezkutatzen" garenok ere ez ote gara ezberdin samarrak?

Tira, berdin dio. Garrantzirik gabeko gogoetatxo bat besterik ez da; hausnarketarako aukera emateko zuenganatu eta baliatu nahi izan dudan gogoetatxoa.


Utzi iruzkina: