Kategoria: aberria
Denok entzun izan dugu inoiz diruak ez duela aberririk. Hala dirudi, eta hamaika adibide daude horixe frogatzen dutenak. Baina, diruaz gain, beste balore batzuk ere badaudela ikasi dugu denok; esaterako, duintasuna. Euskal Herria duintzen duten hainbat kontu ditugu. Direla pertsonaia ospetsuak, direla kirolari prestuak, edo direla enpresa ekimentsuak, Euskal Herriaren izena munduan barna zabaldu dutenak ez dira gutxi. Horietariko bat, ezbairik gabe, MCC dugu, euskal kooperatibismoaren ikurra. Eta, kooperatibismo horren diru-kudeatzaile gisa, nork ez du ezagutu garai bateko Lankide Au...
Gaur, herriko taberna batean, bromatxo bat sortu da bertan ginenon artean. Telebistan Eurokopa beste gairik ez dagoela eta, abertzale amorratua den Karlos tabernariari, txantxetan, zera esan diot nik: "Aurton, beharbada, final-laurdenetatik pasatu eta Eurokopa irabaziko duzue". Jakina, Karlosek bere abilezia erakutsi dit berehala, eta honelaxe erantzun: "Ez dut uste, gureek ez dute hor jokatzen. Eta zu bezalako abertzale batek jakin egin beharko luke hori". Broman horraino iritsita, egokia iruditu zait tira egitea eta haratago eramatea kontua. Orduan, nik zera erantsi diot, ni neu ez naizel...
«Bergarakoa naiz eta oso Bergarakoa. Bergara dut bihotzean eta buruan nahiz eta 40 urte hauetan handik kanpora bizi»" esan digu Telesforok. 1904ko abenduaren lehenean jaio zen Telesforo. Bere arbaso guztiak bezalaxe Olaso dorrean jaio zen. Gipuzkoaren ordezkari izan zen Madrilgo Gortean eta Euzkadiko Gobernuko ministro. Donibane Lohitzunen bizi da eta bere etxea 'euskal etxe' bilakatu da. Harrera gozoa eta alaia egin digu Telesforok. «Hara nik hitz emana dut askatasunik ez den lekuan ez dudala idatziko. Beste batzuk ere etorri zaizkit elkarrizketa bat egin nahirik, baina ezezko...
"Errekaren ondoan, goroldiozko larre bukaezinetan, aberriya det. Hor dana maitagarriya izaten zait. Hor, zuhaitzek hosto gorriyak mailegatzeko ohittura daukate, sudurra estaltzeko haize hotzak dabiltzanerako, eta, euriya ari dunean, perretxikopean hartzen det aterpea. Hor, eguzkiaren printzak lotsatiyak dira eta, sartzeko, baimena eskatzen diete iratzeei, aberriyaren mugak zaintzen baitittuzte. Eta, lege zaharrek ordaintzen dutenez, zerutikan gaztain-eskaintzak erortzen dira, egun hartan deten gosearen arabera. Beste modukorik ez nuke ulertuko nere aberriya." Horretako gauzetan ari zen...