DIRUAK ABERRIRIK EZ; CAJA LABORALAK ERE EZ

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-06 23:22
2

Denok entzun izan dugu inoiz diruak ez duela aberririk. Hala dirudi, eta hamaika adibide daude horixe frogatzen dutenak. Baina, diruaz gain, beste balore batzuk ere badaudela ikasi dugu denok; esaterako, duintasuna.

Euskal Herria duintzen duten hainbat kontu ditugu. Direla pertsonaia ospetsuak, direla kirolari prestuak, edo direla enpresa ekimentsuak, Euskal Herriaren izena munduan barna zabaldu dutenak ez dira gutxi. Horietariko bat, ezbairik gabe, MCC dugu, euskal kooperatibismoaren ikurra. Eta, kooperatibismo horren diru-kudeatzaile gisa, nork ez du ezagutu garai bateko Lankide Aurrezki Kutxa, gaurko Euskadiko Kutxa?

CajaLaboral ESPAÑA por ti.

Caja Laborala ikur bat izan da, eta oraindik ere bada, euskal naziozale askotxorentzat. Beti uste izan dugu euskal herritar xeheengandik hurbilago eta laguntzeko prest egon dela eta dagoela, gertuko kontuekin inplikaturik. Gainera, gainerako kutxen edota banketxeen parean, zalantzarik gabe, euskaltzaleena eta abertzaleena izan da, betidanik, Euskadiko Kutxa. Horrexegatik mintzen gaitu naziozaleok, bereziki mindu ere, goikoa bezalako irudi batek.

Badakit, bai, hamaika arrazoi egon daitezkeela aurrezki kutxa bateko erakusleihoa espainolismoaren aldare bilakatzeko. Espainiako ez-dakit-nongo sukurtsala izanik, Espainiako selekzioaren euforiari ezin muzin egin, sikiera bezerorik ez galtzeko. Baina muzin eta men egitearen artean, ez al dago tarteko posiziorik? Ez al zen errazagoa, kontra azaldu gabe, aldeko ageriko jarrerarik ere ez hartzea?

Zer esango dizuet, bada. Uste dut euskaldunok lehendik genituen ikur horiek ere galtze-bidean doazela. Ea ez ditugun galtzen, behintzat, berorien azpian betidanik gorde izan ditugun baloreak.

euskalduna

euskalduna 2008-09-07 04:23 #1

Argazki nongo sukurtsala da?

Lander Landa

Lander Landa 2008-09-11 17:27 #2

Kaixo, "eukalduna":

Egia esanda, testuan bertan aurrerau bezala, ez dakit nongo sukurtsala den. Badakit ez dela Euskal Autonomia Erkidegokoa, behintzat. Eta ez dut uste Nafarroako Foru Komunitatekoa izan datekeenik.

Pentsa dezagun, hortaz, Espainia aldekoa dela, diruaren izenean Laborala zabaltzen ari den edozein herritakoa.

Gero arte (Lander).

Utzi iruzkina: