Orain dela gutxi, Venezuelako presidenteak, Nicolás Madurok, Herritarren Goreneko Zoriontasunaren Aldeko Ministerioa jarri zuen abian. Oposizioak eta munduko askok barregarri hartu zuten berria, ministerioren bat beharrezkoa al da horretarako? Edo, ez al da hobe beste ministerioek ondo funtzionatzea eta horrela zoriontsu izateko baldintzak berez ezarriko dira? Butaneko erregeak, 1972an, Estatuko Zoriontasun Gordina indikatzailea sortu zuen. Bere herritarren zoriontasun maila igo nahi zuen budismoaren aginduak jarraituz: gorputza eta espiritualitatea zaindu behar dira neurri berea...


  Dagoeneko 2015.urtea heldu zaigu. Neska polita diote 15 zenbakiari, alaba bezain polita. Urtero, geure buruari egiten dizkiogu proposamenak. Bizitza berria bizi nahi dugu, bizitza hobea, osasuntsuagoa, solidarioagoa eta betea. John Lennonek aipatzen zuen moduan: "Bizitza da gertatzen zaiguna, beste plan batzuk egiten ditugun bitartean"   Plan horiek guztiak ez ditugu betetzen, izan ere, batzuk bidean geratzen dira. Batzuen ustez, alferrik da xede berriak jartzea, gero betetzen ez baditugu. Gainera, betetzen ez ditugunean, etsipena sentitzeko arrisku gehiago dago. B...


Mugitu! AHT abiadura handiko trenaren aurkako taldeak, azpiegitura horretan gastatuko den dirua alferrikakoa dela salatzeko asmoz, hogei komun jarri zituen Iruñean atzo, eta beste batzuk Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan. Azpiegitura defizitarioa izanen dela jakin arren, tren lasterra eraikiko balitz 3.000 milioi euro baino gehiago gastatuko ditu Nafarroako Gobernuak, Mugitu-ren esanetan. Espainiako Gobernuak Zaragozarekin (Espainia) eta Euskal Y-arekin loturarik zehaztu ez duen arren, UPNk proiektuarekin jarraitzen du. (Berria). «Hoy, cuando la crisis está ocas...


Maiatzaren 11, larunbatarekin, 11:30ean Gaztelu Plazan (Iruñea). Azken hilabeteotan ustelkeria, diru xahuketa, zerbitzu publikoen pribatizazioak eta murrizketak areagotzen ari direla ikus dezakegu. Boterea kudeatzen duen klase politikoak, enpresari handiek eta banketxeek jendearen bizkar gobernatzen segitzen duten bitartean, gu geu, jendartearen gehiengo zabala alegia, ari gara osasungintzan, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan murrizketak pairatzen. Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpena, Erietxeetako sukaldeen pribatizazioa, langabeziaren odolustea edota etxekaleratzeak Nafarroak...


Titularra biribila erabili du Berria egunkaria: Azpiegiturak izango dira Nafarroako Gobernuaren lehentasun urte politiko berrian. Herrialderako «giltzarri» diren bi proiektu aipatu zituen Juan Luis Sanchez de Muniain eledunak: Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako ubidea. Bukatu egin nahi dituzte.Cadreitan hasi dira AHTaren bidea eraikitzen Nafarroan. / LANDER F. ARROIABE / ARPKrisi garaiak erabat baldintzatutako urtea izango dela ohartarazi du bozeramaileak. Diru sarrerak etengabe jaisten ari direla nabarmendu du, eta iragarri du zerga sistemaren erreforma bat proposatuko duela Yolanda Bar...


Hemen iturria eta datu gehiago honetaz.Zenbaki lizun gehiago: 1,   2,   3,   4.P.S.: Zertarako: Lagun batek diost alfer samar nabilela blogarekin eta ez du arrazoi faltarik. Alde batetik ematen dit zazpi urte eta pikuren ostean denari buruz hitz egin dudala dagoeneko eta bestetik halako etsipena dut aspaldian: Zertarako idatzi? On egingo dio norbaiti, zeozer emango dio inori nik idatzitakoak? Izango da gaur bertan @onintzaenbeita k agurrean dioenagatik, akaso?: "Idazten duenak ez du inor konbentzitu nahi, irakur dezaten gura eta behar du."      &...


Azpeitiko Kultur Mahaiak zure laguntza behar du!   Ditugun proiektuak aurrera ateratzeko: Hilero argitaratzen dugun Kultur Agenda (toki publikoetan eskuragarri) www.lapikue.net webgunea martxan mantentzeko. Azpeitiko kultur mugimendua sustatu eta dinamizatzeko. Azpeitiko kultur programa plurala osatzeko. …   Gure proiektuekin aurrera jarraitzeko zure atxikimendua behar dugu. Bi aukera dituzu, bazkide eginda edo CANen kontu-korrontea zabalduz.   Edozein norbanakoen izenean (NAN zenbakiarekin) CANen kontua zabaltzean AZPEITIKO KULTUR MAHAIA (Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkar...


20 euro jarriko ditut kutxa batean. Zuk ere berdin. Orain kutxan 40 euro daude. Biok dakigu hori. 30 eurotan salduko dizut kutxa. Eta biok irabaziko ditugu 10na euro.                                                                        &...


Luze eta neketsu gerta daiteke nola lortu dudan azaltzea, zerura joatea -eta, batez ere, itzultzea- ez baita batere erraza, baina hemen duzue:ELKARRIZKETA RESURRECIÓN MARÍA DE AZKUEREKINJozulin: Elkarrizketa hasi baino lehen kontu bat argitu nahi nuen, etrebentzia ez bada: Zer dela eta "Resurreción María" izen bitxi hori, emakume izena ematen du, ezta? Resurreción María de Azkue: Ba, beitu zer esanbiotzuten: iguel orregaitxik joango nintzan ni abade... gonakaitik! Egon zaiz trankil mutiko, bromatan nabiltzu-ta, jau, jau, jauuuu! Bakixu? Ildda egotiak emoten dotzu alakoxe umoria... joooosau...


Txomin Alkorta, KZGuneko buruarekin harremanetan jarri ginen aspaldi, baina ez zionez  gure lehenengoko mezuari erantzun, telefonoa hartu eta berarekin berba egitea lortu genuen. Beste mezu bat bidaltzeko, bigarren hau gazteleraz, eta berak bideratuko zuela SPRIkoen diru laguntza.Astebete beranduago, urriaren 15ean, berriro deitu diogu eta datorren astean SPRIkoen erantzuna izango duela agindu digu. Ikusiko dugu oraingoan.Bestetik, Idoiak Fagorren bideratu zuen eskaerari buruzko erantzunik ez dugu eduki. Pena.Denbora aurrera doa eta ez daukagu ordenagailu portatil propiorik eta komeni ...


2010eko irailaren 7an ordaindu genituen First Lego Leaguen izena emateko 712 euroak. Asko, ezta!Baina tira, proiektu polita izan  daitekela  pentsatuta aurrera egitea erabaki genuen.Ofizialki inskribatu aurretik ere hainbat pausu eman izan  ditugu, hauek, labur labur esanda:- Ekainaren erdialdean gure artean berba  egiten hasi ginen FLL honetan parte hartzearen inguruan. Galdera pila bat genituen baina antolatzaileei egiteko.- Ekainaren 30an Estibaliz Leon etorri  zen Leioara Edortarekin berba egitera eta  "mobidaren" nondik  norakoak kontatzera.- Uztailar...


NIRETZAT PLAZER BAT IZANGO DA ZUEI AUKERA HAU AZALTZEA.Lan honen helburua, enpresek bidaltzen dizkitzuen publizitateak letzean datza. Lan hau egiteko ez da ezer inbertitu behar, denbora apur bat besterik ez zuri ondo etortzen zaizun momentuan. Honetarako korreo 1 behar da. Eta ondoren ondorengo web orrialdetan erregristratu behar duzu (dohainik).Baitaere garrantzitsua da lagunei inbitatzea. Horrela danok ateratzen gara irabazten. ;)Behan agertzen diren orrialde bakoitzaren alboan daoen linketik sartu edo bestela kopiar eta pegar egin nabegatzailearen helbideak jartzekoan.ESFACIL irakurrita...


Denok entzun izan dugu inoiz diruak ez duela aberririk. Hala dirudi, eta hamaika adibide daude horixe frogatzen dutenak. Baina, diruaz gain, beste balore batzuk ere badaudela ikasi dugu denok; esaterako, duintasuna.   Euskal Herria duintzen duten hainbat kontu ditugu. Direla pertsonaia ospetsuak, direla kirolari prestuak, edo direla enpresa ekimentsuak, Euskal Herriaren izena munduan barna zabaldu dutenak ez dira gutxi. Horietariko bat, ezbairik gabe, MCC dugu, euskal kooperatibismoaren ikurra. Eta, kooperatibismo horren diru-kudeatzaile gisa, nork ez du ezagutu garai bateko Lankide Au...


Publikoa?

argi 1456131013480 Argi | 2008-06-03 01:23

Azken urteetan albiste izan dira hainbat udaletxeetako arduradunek egin duten joko zikina. Kontua orokorra ez izan arren toki guztietan egiten dira ezkutuko gauzak diru publikoarekin. Asko ez dira kezkatzen diru publikoaren erabilerarekin.Pentsa dezagun une batez, diru publikoa gurea ere bada.   Guk autoa erosi behar dugunean, mila dendetatik pasatu ohi gara aurrekontuak bituz. Azkenean, gure ustez, eskaintzarik onena aukeratzen dugu. Bada, diru publikoarekin berdina egin beharko zuten gure udal gobernuek. Diru hau denena izanda, erabilera egokiena ematea komeni da.   Gehiegi entz...


Usartzara noa nire furgonetan. Goizeko zortziak dira eta kotxean laguna gisa irratiko albisteen zurrumurrua daramat. Errepideak lasaiak daude, ordu honetan trafiko eskasa dugu. Eguzkiaren lehen  izpiak hodeien artetik irteten ari dira. Goiza polita dugu eta baita giro ona ere, udaberriko zapatu honetan. Eibarko bariantea pasa eta gero Arrateko bidea hartu dut. Poliki-poliki errepidea aldapatsua bihurtzen ari da.  Ez naiz kezkatzen eta bihurgunez bihurgune aurrera noa errepide ezagun honetatik. Halako batean,  bazter batetik txori bat hegan kotxe aurretik. Hegazti hau,...


Herrialde garatuek diru gehiago luzatu diete lurralde ez garatuei, baina nahikoa al da? Munduan pobrezia egotea egunero gertatzen den zerbait da; horregatik, bizi baldintza onetan bizi garenok normaltzat jotzen dugu. Beraz, herrialde horiek bizi duten egoera gogoraraztea da testu honen helburua.   Haien etxeak ez dira batere onak, guk bitartean luxuzko etxeak izan ditzakegu. Ez dira batere ziurrak, etxe-abereen hondakinekin eginak egoten baitira, horregatik, urtero jende pila bat hiltzen da euri garaian, uholdeetan, etxeak erortzen baitira. Bestetik,kilometroak eta kilometroak egin be...


Denok erabiltzen dugu dirua egunerokoan, etxeko txikienek ere, betiere oso oso txikiak ez badira. Badakigu zertarako balio duen diruak, produktuak erosteko. Produktu batzuek beste batzuek baino gehiago balio dute, eta beraz, diru gehiago behar izaten dugu beroiek erosi ahal izateko. Baina, zer da dirua? Nondik ateratzen da? Nork ezartzen du produktuen balio? Hemen duzue nahiko azalpen interesgarriak ematen dituen bideo bat, merezi du ikustea, benetan.


Urte berriaren etorrerarekin, suposatzen dut, nik bezala, denok entzun duzuela zerbait prezioen igoerari buruz, 2008 honen hasieran, inflazioa %4.3an kokatu da... zer esan nahi du honek? Nik ekonomiaz ez daukat ideiarik ere, egia esan, eta galdera hori etengabe egiten nabil, urtero. Azkenean uste dut zehozer ulertu dudala, inflazioa prezioek urtean zehar dituzten igoeren media omen da. Batzuek diote, kalkulua egiterakoan gutxien igo diren prezioak hautatzen direla inflazioaren datua faltsutuz, gizartea aztoratu ez dadin. Ez dakit, baina %4.3 hori jada, aztoratzeko modukoa da zalantza barik,...


Jaurlaritzak 2008ko aurrekontutik 500 milioi euro AHTra bideratzea aurreikusi du.


Gaur kaletik nenbilela, hura ustekabea ikusi dudanean kaleak Gabonetako argiekin apainduta zeudela. Gelditu, eta mugikorrean egutegia begiratu dut: urriak 28. Urrian Gabonetako argiak?Baina ez dira argiak soilik, horri gehitu behar diogu buzoiak jostailuak iragartzen dituzten aldizkariz beteta ditugula, supermerkatuetan turroiak, polboroiak... eskaintzen hasiak direla eta telebistan jada, iragarki amaiezinen bolada antzeman daitekeela.Bai, heldu dira. Hasi da kontsumismoaren, tripa-festen eta amets egiteko sasoia. Urtero gauzak aldatuko direla amets egiten dudala egia da. Baina ametsa ez da...


Lanean, autobusean, sofan eserita. Berdin da non zauden: haiek ez dute inoiz atsedenik hartzen. Edozein ordutan deituko dizute. Zure bizitzan sartuko, zakarki. Misio bat dute. -         Egun on, Agirre anderea*. Ez-dakit-zein bankutik deitzen dizugu. -         A, bai? –nik, eszeptikoki, “banku” hitza entzunda. -         Berri on bat emateko. Hautatua izan zara gure bankuko mailegu bat eskuratzeko: 3.000 euro nahi duzun horretan gastatzeko. -     &n...


Nudibrankioak

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-05-06 00:00

(Dampierre-ri)   Duela urtebete eta piku utzi nion erretzeari, nahiz eta debeku eta estigmatizazio garai hauetan berriro hasteko gogoa piztu zaidan. Baina ez naiz hasiko, ez horixe. Bueno, agian jubilatzen naizen egunean ekingo diot berriro zupatzeko bizioari (zigarroak zupatu, zer uste zenuten ba?). Uzteko arrazoien artean betikoak aipatzen hasten banaiz ez dizuet ezer berririk argituko: fumar puede matar, fumar acorta la vida, fumar produce cancer mortal de pulmón... Tabako kutxari begiratzearekin bakarrik kikiltzen zen bat. Honezkero hasi zarete pentsatzen: Eta goiko argazki hori? ...


Azken iruzkinak