Argiek itsutu egiten gaituzte

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-10-28 23:52

Gaur kaletik nenbilela, hura ustekabea ikusi dudanean kaleak Gabonetako argiekin apainduta zeudela. Gelditu, eta mugikorrean egutegia begiratu dut: urriak 28. Urrian Gabonetako argiak?
Baina ez dira argiak soilik, horri gehitu behar diogu buzoiak jostailuak iragartzen dituzten aldizkariz beteta ditugula, supermerkatuetan turroiak, polboroiak... eskaintzen hasiak direla eta telebistan jada, iragarki amaiezinen bolada antzeman daitekeela.
Bai, heldu dira. Hasi da kontsumismoaren, tripa-festen eta amets egiteko sasoia.
Urtero gauzak aldatuko direla amets egiten dudala egia da. Baina ametsa ez da betetzen: okerrera goaz.
Tristetu egiten naiz Gabonak heltzen direnean, ez heldu direlako, baizik eta giroa ezatsegina delako: alde batetik dendak beteta, jostailuz gainezka dauden umeak, janaria barra-barra... eta bestetik aurkako eszena: kalean bizi den jendea, jatekorik ez duten umeak...
Gaur egun, Gabonak ez dira familiaz gozatzeko unea, umeek ez dituzte opariak aintzat hartzen gauza gehiegi dituztelako eta harremanak diruaren gainean eraikitzen dira.
Eta gutxi balitz, bi hilabete lehenago hasten dira.
 
HALA BA, DIRUA GASTATU ETA BEGIAK ITXI, EGUBERRI ZORIONTSUAK DATOZ ETA!!!
                      


Utzi iruzkina: