Kategoria: kontsumismoa
Gipuzkoan jo ta ke ari dira lanean Zabor Errausketaren kontra. Ekintza berriak eta ikusgarriak ari dira egiten Hau da azkena egin dutena. Nafarroan, zoritxarrez ere, ari dira lanean planta haundi bat egiteko Tafalla aldean. Hor izanen dugu hurrengo urtetan beste frente bat borrokatzeko. Ekologiaren eta erreziklajearen alde. Kontsumismoaren kontra.
Post hau idazteko berandu da? Nik uste ezetz! Iada pasa da "Gure tripa handiaren" Olentzeroren egun handia. Etxean dauden lagunekin ospatuz eta ez dauden lagunak gure bihotzean eramanez. Atzo lagun batekin berbetan nengoela zera galdetu nion: "Zer moduz pasa zuen Iratik Opariak jasotzeko momentua?" Eta ea hor bere erantzuna: "Bueno, guk ilusio handiagoaz hartu genuen gauza. Irati iadanik saturatuta dago Olentzero, zorionak zuri eta horrelako gauzekin. Pozik hartu zuen oparitutako bizikleta baina..." Egia esan honi buruz askotan pentsatu izan dut. 24 eguenean donostiako merkatal zentzu bater...
Arrastsalde on. Beharbada gaia topikoa izango da ,baina puri-purian darabilgun gaia denez, jorratu egin behar. Gabonetaz ari naiz. Gabonak (norentzako gau onak, galdetuko nioke kontzeptuaren asmatzaileari, bide batez) zoriontasun garaia izaten dira. Denok duela asko ikusten ez genituenak berriro ikusteko, elkarrekin izateko, elkarrekin ospatzeko...Zergatik baina? Oso hipokritak gara, zinez. Jende askok elizari buruz gaizki hitz egiten duen bitartean, erosketak egiten darrai. Kalean uso, etxean otso norbaitek esango zukeen bezala. “Aditu al dek Rouco Varelak bota duena? Tipo nazkagarria, b...
Pasa den astean Corteingles ondoan, Birjiñape kalean, gabonetakoargiak hor zeuden. Baina Corteinglesa bakarrik ez, Udala ere aurreratu zait. Pasa den urtean azaroaren 14an jarri zituzten etxe parean gabonetako argiak.Dagoeneko zenbait egun darama Estaziñoan ECCAren argia prest. Eta etxe parean... azaroaren 5ean leihotik begiratu eta jarrita zeuden dagoeneko. Pasa den urtean baino 10 egun lehenago. Pena, nazka... eta flickr, berriro.Ba hori, beste inork aurre hartu baino lehen, zorionak eta urte barrion danori!!
Gaur kaletik nenbilela, hura ustekabea ikusi dudanean kaleak Gabonetako argiekin apainduta zeudela. Gelditu, eta mugikorrean egutegia begiratu dut: urriak 28. Urrian Gabonetako argiak?Baina ez dira argiak soilik, horri gehitu behar diogu buzoiak jostailuak iragartzen dituzten aldizkariz beteta ditugula, supermerkatuetan turroiak, polboroiak... eskaintzen hasiak direla eta telebistan jada, iragarki amaiezinen bolada antzeman daitekeela.Bai, heldu dira. Hasi da kontsumismoaren, tripa-festen eta amets egiteko sasoia. Urtero gauzak aldatuko direla amets egiten dudala egia da. Baina ametsa ez da...