Zorionak eta urte berri on
Pasa den astean Corteingles ondoan, Birjiñape kalean, gabonetako
argiak hor zeuden. Baina Corteinglesa bakarrik ez, Udala ere aurreratu zait. Pasa den urtean azaroaren 14an jarri zituzten etxe parean gabonetako argiak.
Dagoeneko zenbait egun darama Estaziñoan ECCAren argia prest. Eta etxe parean... azaroaren 5ean leihotik begiratu eta jarrita zeuden dagoeneko. Pasa den urtean baino 10 egun lehenago. Pena, nazka... eta flickr, berriro.
Ba hori, beste inork aurre hartu baino lehen, zorionak eta urte barri
on danori!!
Iruzkinak
Superandoni 2007-11-05 15:44 #1
batz 2007-11-07 11:42 #2
Ba niri ez zait asko gustazten gabonetako argiak azaroaren hasieran jartzea, ez dakit, kontsumismoa bultzatzeko trikimailu bat izan daiteke. Orain gabonetako giro artfiziala sortzen da.
Josu 2007-11-07 12:38 #3
Neri ere ez zait gustatzen, ironia zan...<br />
ander 2007-11-07 16:37 #4
bardin!
Utzi iruzkina: