Egunerokoak

Aspaliditk ez dut ezer bloga honetan idatzi. Damu naiz horretaz, zin dagizuet, irakurtzea maite dudalako baina ez idaztea maite dudan bezainbeste. Ez naiz (eta ez dut uste izango naizenik) idazlea. Askotan "idazle" hitza mundu errealean baino ez dagoela erabiltzerik dirudi, baina edonon idazten duena jo dakioke idazletzat. Noan harira erraz korapilatzen dut dena eta. Ekaitza joango ote zen? Zer ekaitzaz ari naizen? Ba ekaitz sozioekonomikoaz, jakina. Eguraldi-ekaitzak oraindik darrai gure buruen gainean, aste osorako, nonbait. Krisia berehala joango zela zioenik bazegoen baina oso den...


Anitza

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2008-02-06 21:39

Sakelakoa Sakelakoa, mugikorra, telefono eramangarria, segapotoa, mobila...Izen asko eta anitz gauza berberarentzat. Beharrezkoa bilakatu zaigun zerbait da sakelakoa. Ezinbestekoa, gehiengo batentzat, bederen. Gutxiengo batentzat, guri sortutako beste behar bat baino ez da, eta agian arrazoia izango dute. Gizakiak telefonorik gabe bizitzen jakin izan duen bezala sakelakorik gabe bizitzen jakin izan du ere. Zerk aldatu dizkigu gure beharrak? Argi dago, ez dago zalantzarik. Beti bezala, publizitateak izan du errua.  Eta gu sakelakoa bizitza aldatuko ez ligukelakoan, horixe larriena. Tek...


Hankaz gora

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2008-01-31 23:40

Hezkuntza hankaz gora dago. Gaur lanean frogatu ahal izan dut. Hezitzailea naiz, baina ez ikastetxe batean. Kontsumo-hezkuntzan dihardut, formakuntza-teknikari gisa hain zuzen ere. Gure lanean hainbat gai jorratzen ditugu tailer batzuen bitartez. Tailer batek ordu eta erdiko iraupena izaten du gehienez eta, zenbait jarduera anitz bitartez, kontsumoari buruzko gogoeta egin dezatelako asmoz pentsarazi eta elkarlanean lan eragiten diegu gurera datozenei. Kontsumo eskolara etortzen den publikoa anitza da : 15 urtetik gorako edozein pertsona etor liteke formakuntza jasotzera. Beraz, nerabe...


Egunerokoa

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2008-01-31 23:38

Zer idatzi zure bizitza aspergarria dela konturatu zarenean? Bada, horixe, aspergarria zarela zu ere. Guk geuk gure bidea egin beharra daukagu, guk geuk gure bizitzaren nondik-norakoak diseinatzen ditugu, nolabait esateko. Ohikoa zaiguna aldatzeko gai ez bagara jai daukagu, akabo. Ez badugu burua altxatzeko gaitasunik ez dugu bizitzan sekula santan ezer lortuko. Ez profesional mailan, ez pertsona mailan. Beti geldirik egongo gara. Zergatik horren ezkor? Hasieran azaldu dudana niri gertatzen ari zaidalako. Eta ez niri bakarrik, ziur aski. Altxatzen naizenean lanera joan behar, noski. Horre...


Iriyarena

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2008-01-25 19:01

Euskal Y-ren iragarki bat utzi didate gaur postontzian. Publizitate instituzionala omen. Noren kontura, ordea, argi dago: euskaldun guztien kontura, jakina. Euskaldun guztioi interesatzen zaigulakoan. Bada, nik hainbat zalantza daukat. Umeei ez zaie axola, ez baitakite ezta trena zer den. Eta jakitekotan, nondik nora joan daitekeen eta nola mugitzen den ez lukete jakingo. Nerabeek euren burmuinei arreta pizten dieten gauzak baino ez dituzte buruan. Trena zer den badakite, baina albistegiak ikusten ez dituztenez, Euskal Y-a zer den esan diezagutela nahiko bagenu, jai izango genuke. Eta ner...


Astelehen beltza

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2008-01-24 20:28

Ez dakit hau jende askori inportatuko zaion, niri behintzat bai. Munduko burtsetan aste honetan gertatu denaz ari naiz. Egun batetik bestera munduaren azken hatsaren atarian geundela zirudien. Atzo, jendea zer gertatuko zain zegoen, irrikaz zegoen. Gaur, ordea eta batzuen mesederako egoera baretu da aspaldi gertatu ez den burtsaren indizearen igoera batekin. Lehengo baloreekin parekatu da burtsa azken igoerarekin, nonbait. Baina horrek guztiak zer garrantzia dauka guregan? Nola nabari ditzakegu aldaketa hauek guztiak? Ezer baino lehen esan dezadan ikuspuntuak berebiziko garrantzia duela. H...


Hasierakoa

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2008-01-18 16:00

Duela asko ez dudala ezer idazten. Ba, nire aitari jaramon eginez, eta ohitura onak ez galtzeko, berriro ekingo diot blogariaren zeregin nagusiari, hau da, idazteari. Urte berria estreinatu dugularik gure buruari egindako promesei erreparatuko bagenie, hoietako zenbat bete ditugun pentsatu beharko genuke. Has gaitezen: gimnasiora joan (tamalez ez duzu horretarako denbora tarterik izan, lana dela eta); elikadura orekatuagoa eraman (lastima!, Aduriz sukaldariak hurrengo astebururen bat zer egin dagoeneko adierazi dizu "Gure sagardo berria" hitz madarikatuak ahoskatu zituenean); erretzeari utz...


Ta ze esangoizut ba?

1
mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2007-12-07 19:59

Enplegu publikoa ia guztiok nahiko genukeen lana da, eta hori ia inork gutxik uka lezake. Hezkuntza Sailak plazaratu dituen oposizioen harira ari naiz. Oposizio hauek arautzen dituen dekretoa (edo dena delakoa, berdin dit) irakurtzen aritu naiz eta ia-ia ezinezkotzat joko nuke lanposturen bat lortzea zeure kabuz aurkeztuko bazenu zure burua, hau da, txanda librean. Nolanahi ere, denbora asko eman duten pertsonek aukera handiagoa izateari guztiz bidezkoa deritzot. Zerbaitengatik sartuko ziren bere garaian, hori ezin uka. Baina dekretoak eta aginduak sortzen eta plazaratzen dituztenei egia e...


Hainbat korronte pskilogikoren aburuz lanean dugun giroak emaitzak baldintzatzen ditu. Horrekin bat nator, baina beti bezala, psikologoek esan arte ez da egitzat jo (ez badakizue, psikologoez dudan iritzia ez da onena, baina bazter dezagun hori). Lana, lantokiaren tamainaren arabera, infernu edo zeru bilaka daiteke, lankideengatik batez ere. Giro ona baldin badago, errazago egiten da lan, harremanek giroa eta komunikazioa lausotzen dituztelako. Baina lankideekin gaizki moldatuz gero, lana gorrotatzera hel gintezke. Pertsona oso kontuan izaten den honetan, lanak gure bizitzaren zati oso gar...


Harridura

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2007-11-30 21:01

Jakingo duzuenez, gaur, azaroak 30, 56 pertsona gutxienez hil dira Turkian hegazkin-istripu baten ondorioz. Berez, edozein istripu larria da, eta bizitzaren balioaz jabetzeko ezinbestekotzat jotzen ditut nik istripuak, azken hauek gure ingurukoen balioaz, zer dugunaz eta nork maite gaituenaz ohartarazten gaituztelako. Ezkor samarra da nik botatakoa baina hein handi batean, tamalez, egia izaten da. Beste kontu bat da hedabideek kasu edo gertakari hauek nola tratatzen dituzten. Esklusiba saltzeko, berria inork baino lehenago saldu beharra dago, eta zenbat eta ozenago esan, orduan eta urrunag...


mariano 1456151252371

Kaixo denoi!!! Gasteizko mutil bat naiz eta bloga honetan adierazten ditudanak ikasi dudan euskara eskasa praktikatzeko eta nire eguneroko pentsamenduak adierazteko erabili nahiko nuke. Nolanahi ere, erantzunik izango bazenute, erantzun lasai, gustatzen bazait kontuan izango dudalako eta, ordea, gustatzen ez bazait askoz gehiago izango dudalako kontuan, denon iritziak garrantzitsuak baitira. Ba hori, ikasteko prest naukazuela!!!