Hasierakoa
Duela asko ez dudala ezer idazten. Ba, nire aitari jaramon eginez, eta ohitura onak ez galtzeko, berriro ekingo diot blogariaren zeregin nagusiari, hau da, idazteari.
Urte berria estreinatu dugularik gure buruari egindako promesei erreparatuko bagenie, hoietako zenbat bete ditugun pentsatu beharko genuke. Has gaitezen: gimnasiora joan (tamalez ez duzu horretarako denbora tarterik izan, lana dela eta); elikadura orekatuagoa eraman (lastima!, Aduriz sukaldariak hurrengo astebururen bat zer egin dagoeneko adierazi dizu "Gure sagardo berria" hitz madarikatuak ahoskatu zituenean); erretzeari utzi (hipotekaren igoerak lasai utziko bazintuzke sikiera...); ingelesa ikasi (zertarako, EGA ez badut?); eta abar luze bat. Irmo jokatu beharra dago urte osoan zehar, ez bakarrik hasieran. Abenduak ere zer esana dauka irmotasun horretan.
Bestalde, oso bestelako gai bat jorratuz, gobernatzen gaituen hiruko gobernuak Euskal Curriculum-a plazaratu du, eta ez da erantzunik gabe geratu, jakina. Asmatu nortzuk agertu ziren lehenengo: bai, antxetakoak. Euskadin bizi diren hiritarren eskubideak urratzen dituela, Euskadin bizi diren hiritarrei ez zaiela hizkuntza-aniztasuna bermatzen, elefanteek bost hanka izango dituztela Ibarretxeren kontsulta martxan jarriz gero...Euskadin bizi direnaz aritu ziren gehienbat. Nik dakidala Euskadin bizi direnei euskaldunak esaten zaie. Nik dakidala. Haien ustez, jakina, Euskadin (ez dut Euskal Herria kontzeptua erabili hoiekin ez duelako ezertarako balio izaten) bakarrik "vascos" bizi gara. Euskaldunak Lizartzan, eta Doña Reginak ederki asko menderatu eta isilarazi ditu, demokraziaren onerako, aizu. Laburbilduz, antxetakoak izan direla lehenak kexatzen baina lasai izan, hurrengoak ukabilakoak izango direlako. Denborak emango dit arrazoia, ikusiko duzue.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: